Aire Freskoa | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Howard Phillips Lovecraft |
Argitaratze-data | 1928 |
Izenburua | Cool Air |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | horror short story (en) |
Hizkuntza | ingelesa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
Aire Freskoa, ingelesez: Cool Air, H. P. Lovecraft estatubatuarrak idatzitako beldurrezko kontakizun labur bat da. 1926ko martxoan idatzi eta 1928ko martxoan Tales of Magic and Mystery aldizkarian lehenbizikoz argitaratu zuen.
1913ko udaberrian, New York hirian girotua dago. Istorioaren protagonista hiriko erdipurdiko etxalde batean ostatu hartu eta alokatutako gela batean bizi da, etxalde horretan jatorriko apaleko espainiar jendea ere bizi da. Bertan, Muñoz medikua ezagutuko du, ostatuan bizi den agurea, bizitzen jarraitzeko bere gela hoztera derrigortua. Protagonistak bere eginkizunean lagunduko dio.
Baina gela zero azpitik izozten duen bonba matxuratzean Muñozen gorpua usteldu egingo da. Orduan haren gutun bat topatu eta denen harridurarako medikuaren sekretu handiaz jabetuko dira: jada 18 urte hilik zeramatzala.