Akademiaren zubia | |
---|---|
Ponte dell'Accademia | |
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Italiako eskualdeak | Veneto |
Italiako hiri metropolitarra | Veneziako Hiri Metropolitanoa |
Italiako udalerri | Venezia |
Koordenatuak | 45°25′54″N 12°19′44″E / 45.4317°N 12.329°E |
Historia eta erabilera | |
Inaugurazioa | 1933 |
Izenaren jatorria | Gallerie dell'Accademia (en) |
Arkitektura | |
Materiala(k) | zurra |
Dimentsioak | 48 () m |
Gurutzatzen du | Veneziako Ubide Handia |
Zubibegiak | 1 |
Akademiaren zubia (Ponte dell'Accademia italieraz) Venezia hiriko garrantzitsuenetariko bat da. Ubide Handian lau zubi bakarrik daude eta Akademiakoa horietako bat da. 48 metro ditu. Zubi honek San Vidal eliza eta Santa Maria della Carità eliza zena lotzen ditu.[1]
Lehenengo zubia burnizkoa izan zen eta 1854ko azaroaren 20an inauguratu zuten. Eraikina ireki eta handik gutxira toki berean harrizko zubi bat egiteko lehiaketa ireki zen. Torres eta Briazza arkitektoen proposamenak irabazi zuen baina inoiz ez zen egin.
XX. mendean, burnizkoa botatzeko egurrezko beste zubi bat egiteko proposamena egin zen. Proiektua Eugenio Miozzi (1889-1979) arkitektoarena izan zen eta 1933ko urtarrilaren 15ean inauguratu zen. Denborarekin, zubia indartzeko, burnizko elementuak gehitu zitzaizkion.