Akani Simbine

Akani Simbine

(2016)
Bizitza
JaiotzaKempton Park (en) Itzuli1993ko irailaren 21a (31 urte)
Herrialdea Hegoafrika
BizilekuaPretoria
Lehen hizkuntzatsongera
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Pretoria (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak 100 metroko lasterketa
200 metroko lasterketa
4 × 100 errelebutako lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
national record (en) Itzuli2024ko abuztuaren 4a9,82
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
4 × 100 errelebutako lasterketaGold Coast2018ko apirilaren 14a38,24
200 metroko lasterketaPretoria2017ko martxoaren 4a19,95
100 metroko lasterketa2024ko Udako Olinpiar Jokoak9,82
100 metroko lasterketaSzékesfehérvár9,89
 
Pisua74 kilogramo
Altuera176 zentimetro

Twitter: AkaniSimbine Instagram: akani_simbine IAAF: 14417763 Olympic.org: akani-simbine Edit the value on Wikidata

Akani Simbine (Kempton Park, Gauteng, 1993ko irailaren 21a) atleta hegoafrikarra da, 2024ko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina eskuratu zuena 4x100 m erreleboen proban.[1]. Hiru aldiz sailkatu da 100 metrotako finalerako eta birritan egin du laugarren, Tokion[2] eta Parisen.

2013ko Munduko txapelketan egin zuen debuta nazioarte mailan, 100 metrotako lasterketan. 2015eko Universiadan 100 metrotako txapelduna izan zen Hego Korean.

2016ko Rioko Olinpiar Jokoetan 100 metrotako finala jokatu zuen eta bosgarren egin zuen 9.94 segundoko denbora eginez.[3]

2018an Afrikako txapelduna eta Commonwealth Jokoetako txapelduna izan zen. 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan ere 100 metrotako finala jokatu zuen eta laugarren amaitu zuen 9.93 segundotako denbora eginez, brontzezko dominatik 4 ehunenekotara.[4]

2021eko uztailean Afrikako 100 metrotako errekorra ezarri zuen, 9.84 segundo, baina irailean Ferdinand Omanyala kenyarrak hobetu zuen errekorra.

2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan Hegofrikako taldearekin 4x100 m errelebotako proban zilarrezko domina eskuratu zuen.[1] 100 metrotako finalera ere sailkatu zen eta berriz laugarren postuan gelditu zen, 9.82 segundoko denbora eginez.[5]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro ( Brasil) 100 m 5.a
2020 Tokio ( Japonia) 100 m 54.a
2024 Paris ( Frantzia) 2. lekua, zilarrezko domina 4x100 m erreleboak
2024 Paris ( Frantzia) 100 m 4.a
Munduko Errelebo Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2021 Chorzów ( Polonia) 1. postua, urrezko domina 100 m
2021 Yokohama ( Japonia) 2. lekua, zilarrezko domina 4x200 m erreleboak
Commonwealth Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Gold Coast ( Australia) 1. postua, urrezko domina 100 metro
2018 Gold Coast ( Australia) 2. lekua, zilarrezko domina 4x100 m erreleboak
2022 Birmingham ( Erresuma Batua) 2. lekua, zilarrezko domina 100 metro
Afrikako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Durban ( Hegoafrika) 1. postua, urrezko domina 4x100 m erreleboak
2016 Durban ( Hegoafrika) 3. postua, brontzezko domina 100 metro
2018 Asaba ( Nigeria) 1. postua, urrezko domina 100 metro
2018 Asaba ( Nigeria) 1. postua, urrezko domina 4x100 m erreleboak
2022 Saint Pierre ( Maurizio) 2. lekua, zilarrezko domina 100 metro
  • 100 metro - 9.82 (Paris, 2024) Hegoafrikako errekorra[6]
  • 150 metro - 15.08 (2020)
  • 200 metro - 19.95 (2017)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) https://trtafrika.com/sports/south-africa-wins-mens-4x100m-relay-silver-in-an-african-record-18194035.+«South Africa wins men's 4x100m relay silver in an African record - TRT Afrika» South Africa wins men's 4x100m relay silver in an African record (Noiz kontsultatua: 2024-08-22).
  2. «Instalador Ad Blocker+» dommutheatoth.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-22).
  3. (Ingelesez) Stark, Tracy Lee. «Akani Simbine earns career-defining golden moment as Team SA Olympic flagbearer» City Press (Noiz kontsultatua: 2024-08-22).
  4. (Ingelesez) Tokyo, Lynn Butler-. «Akani Simbine on heartbreaking 100m finish: 'It's going to drive me even more'» Sport (Noiz kontsultatua: 2024-08-22).
  5. (Ingelesez) «Heartbreak for Akani Simbine as he places fourth in Olympic men's 100m final» SABC 2024-08-04 (Noiz kontsultatua: 2024-08-22).
  6. (Ingelesez) «Akani Simbine Stuns with New National Record at 2024 Paris Olympics!» Athletics News 2024-08-04 (Noiz kontsultatua: 2024-08-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]