Akha | |
---|---|
Akha neskatoa Laosen | |
Biztanleak guztira | |
449.261 | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Myanmar, Txina, Laos eta Tailandia | |
Hizkuntza | |
akhera | |
Erlijioa | |
animismoa, kristautasuna eta budismoa | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Hani etnia |
Akha Tailandia, Myanmar, Laos eta Txinako Yunnan probintziako goi-mendietan herrixka txikietan bizi den tribu indigena bat da. Txinatik Asia hego-ekialderako bidea egin zuten XX. mendearen hasieran. Myanmarreko eta Laoseko gerra zibilen ondorioz, akhar asko Tailandiako Chiang Rai eta Chiang Mai probintzietara mugitu ziren eta egun 80.000 bat inguru bizi dira bertan[1]. Haien mendietako herrixkak bisitatzeko turistentzako txangoak antolatzen dira.
Akharrak akheraz hitz egiten dute, Tibetar-birmaniar familiako Loloish (Yi) adarreko hizkuntza bat. Lisu hizkuntzarekin harremana du eta uste da garai batean Lolo tribu ehiztarien oinordekoak direla, Yunnan-go Baoshan eta Tengchong lautaden jabeak Ming dinastiak 1644an inbaditu zuen arte.