Alec Derwent Hope | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hegoaldeko Gales Berria, 1907ko uztailaren 21a |
Herrialdea | Australia |
Heriotza | Canberra, 2000ko uztailaren 13a (92 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Sydneyko Unibertsitatea Fort Street High School |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea eta literatura-kritikaria |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Australian Academy of the Humanities (en) |
Alec Derwent Hope (Cooma, Hegoaldeko Gales Berria, 1907ko uztailaren 21a - Canberra, 2000ko uztailaren 13a) australiar poeta izan zen. Sydneyko eta Oxfordeko Unibertsitateetan egin zituen ikasketak, eta Sydneykoan irakasle aritu zen. 1968an alde batera utzi zuen irakaskuntza, eta poesia idazten hasi zen. Haren lehen poema-liburua, Noragabeko uharteak, 1955. urtean argitaratu zen. Gero beste asko etorri ziren: Poemak (1960), Beranduko uzta (1975), Kontinentea alderrai (1979), Itsas andreak (1987) eta Orfeo (1991). Hoperen poesian erritmo eta forma tradizionalak nagusitzen dira, eta gizakiaren bizitzaren gorabeherak dira gai nagusia. Poesiaz gainera, Australiako literaturari buruzko azterketa kritikoak idatzi zituen.
Obras de teatro
Artikulu hau Hegoaldeko Gales Berriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |