Aleijadinho

Aleijadinho

Bizitza
JaiotzaCachoeira do Campo (en) Itzuli1730eko abuztuaren 29a
HerrialdeaColonial Brazil
Talde etnikoaafro-amerikarra
Pardo Brazilians (en) Itzuli
African Brazilians (en) Itzuli
HeriotzaOuro Preto1814ko azaroaren 18a (84 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: Legenarra
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
brasildar portugesa
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, eskultorea eta artista
Lantokia(k)Minas Gerais
MugimenduaBarrokoa
Rokokoa
Izengoitia(k)Lisboa, Antonio Francisco
Ouro Pretoko San Frantzisko eliza

Aleijadinho (jaiotza-izena: Antonio Francisco Lisboa ; Ouro Preto, Minas Gerais, 1738ko abuztuaren 29a - 1814ko azaroaren 18a) Brasilgo arkitekto eta eskultorea izan zen. Arkitekto portuges eta jopu beltz baten semea; 35 urte zituela elbarri gelditu zen gaixotasun baten ondorioz (hortik datorkio goitizena, Aleijadinho, elbarritxoa).

Brasilgo barrokoak eman duen artista nagusia da. Bere obren artean Saõ Francisco elizako aurrealdea (Ouro Preto) eta bertako eskulturak, pulpitua eta aldareak daude. Utzi duen eskultura multzorik ospetsuena Bom Jesu de Matazinhos elizako hamabi igarleak dira, eraikuntza eta inguruko ikuspegiarekin ezin hobeki adosten direnak. Interesgarriak dira, halaber, Ouro Pretoko Carmen elizako aldareak eta Sabaran den izen bereko elizako frontisa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]