Aleksandra Patskevitx | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Mosku, 1988ko azaroaren 4a (36 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Russian State University of Physical Education, Sport, Youth and Tourism (en) ![]() |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilari sinkronizatua eta igerilaria |
Entrenatzailea | Tatiana Pokrovskaia (en) ![]() Tatiana Danchenko (en) ![]() |
Pisua | 49 kilogramo |
Altuera | 1,69 metro |
Jasotako sariak | |
![]() |
Aleksandra Viatxeslavovna Patskevitx errusieraz Александра Вячеславовна Пацкевич,[1] (Mosku (Errusia), 1988ko azaroaren 4a) igeriketa sinkronizatuan aritzen den kirolari errusiarra da.
2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012an (Londres), urrezko domina eskuratu zuen Errusiako taldearekin, Txinako taldearen (zilarrezkoa) eta Espainiakoaren aurretik (brontzezkoa) sailkatuz. Hauek osatzen zuten taldea: Natalia Istxenko, Svetlana Romaxina, Aleksandra Patskevitx, Alla Xixkina, Anastasia Davidova, Maria Gromova, Anzhelika Timanina, Elvira Khasianova eta Daria Korobova-k.
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), urrezko domina eskuratu zuen Errusiako taldearekin, Txinako taldearen (zilarrezkoa) eta Japoniakoaren aurretik (brontzezkoa) sailkatuz. Hauek osatzen zuten taldea: Natalia Istxenko, Svetlana Romaxina, Aleksandra Patskevitx, Alla Xixkina, Elena Prokofieva, Helena Topilina, Maria Xurotxkina, Svetlana Kolesnitxenko eta Vlada Txigiriova-k.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), berriro, urrezkoa lortu zuen, oraingoan, ROCen taldea ordezkatzen, Txinako taldearen (zilarrezkoa) eta Ukrainakoaren aurretik (brontzezkoa) sailkatuz. Hauek osatzen zuten taldea: Marina Goliadkina, Svetlana Romaxina, Aleksandra Patskevitx, Alla Xixkina, Polina Komar, Mariya Xurotxkina, Svetlana Kolesnitxenko eta Vlada Txigiriova-k. Kontuan izan, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.[2]
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2012 | Londres ![]() |
![]() |
Igeriketa sinkronizatua, emakumeak taldeka[3] |
2016 | Rio de Janeiro ![]() |
![]() |
Igeriketa sinkronizatua, emakumeak taldeka[4] |
2020 | Tokio ![]() |
![]() |
Igeriketa sinkronizatua, emakumeak taldeka[5] |