Alex Ferreira

Alex Ferreira

Bizitza
JaiotzaAspen (Colorado)1994ko abuztuaren 14a (29 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaAspen (Colorado)
Jarduerak
Jarduerakeskiatzaile akrobatikoa
Pisua65 kilogramo
Altuera177 zentimetro

Facebook: alex.ferriera.1 Twitter: Alex_Ferreira3 Instagram: alex_ferreira3 Olympic.org: alex-ferreira Edit the value on Wikidata

Alex Ferreira (Aspen, Colorado, AEB, 1994ko abuztuaren 14a) hodi-erdiko eskiatzaile estatubatuarra da. 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetan, parte hartu, eta zilarrezko domina etxera eraman zuen hodi-erdiko modalitatean. 2019ko XVIII. Neguko X Jokoetan eta 2020ko XXIV. Neguko X Jokoetan, parte hartu zuen, gizonezkoen eski super-hodian lehen postuan kokatuz[1][2].

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alex Ferreira Aspenen jaio zen, Coloradon. Aspen eskola-sisteman hazi zen, non Aspen High School-en maskota The Skiers den. Bere gaztaroan, 8-18 urte bitartean, Alex Aspen Valley Ski Clubeko (AVSC) partaide izan zen. Han ezagutu zituen bere eskietako lagunik onenak: Torin Yater-Wallace eskiatzaile profesionala, Kyler Sciarrone eski-zinemagilea eta Mikey Schumacher jostailu-diseinatzailea. AVSCn, Ferreirak berarentzat eskian eragintzaile eta begiko handien izandako batzuk ere ezagutu zituen, besteak beste, bere egungo eta aspaldiko entrenatzaile Elana "E" Chase eta Erik Knight. Ferreira Westminster Collegen graduatu zen. Bere aita, Marcelo, Argentinako futbolari profesionala izan zen. Bere ama, Colleen, berriz, New Jerseyko estatu mailako errelebo-lasterkari izan zen, 10 maratoi oso korritu eta Penn erreleboetan ere parte hartu zuena. Colleen West Virginia Unibertsitatean lizentziatua da, eta The Red Spa-ren jabea, Aspenen, Colorado. Alexen gurasoak Vail-en (Colorado) ezagutu zuten elkar. Laster ezkondu, eta, azkar, Aspenera joan ziren bizitzera familia hazteko. Alexek arreba bat du, Lourdes.

Kirol bilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alex Ferreirak 2012ko otsailaren 10etik 12ra gazteen hodi-erdiko lehiaketa entzutetsu bat (Gatorade Freelow Finala izendatua) irabazi zuenean agerrarazi zuen bere burua. Lehiaketa hori, Utah-ko Snowbasin Ski Resort-ek antolatu zuen. Garaipen horrek gonbidapena bermatu zion Alexi 2013ko abenduan Breckenridge Mountain Resort-en, Coloradon Dew Tour izenez ezagutzen den lehiaketa profesionalerako. Alexek, eski-ibilbidearen bitartez, podium ugari izan ditu, eta hodi-erdiko eskiaren kirol ekitaldi garrantzitsu guztietan, besteak beste, X-Jokoak, Dew Tour, Whistler Ski Invitational, FIS Munduko Kopak eta Olinpiar Jokoak. 2018an, zilarrezko domina jaso zuen Koreako Pyeongchang Olinpiar Jokoetan. Alexek historia egin zuen Koreako Olinpiar Jokoetan, lehiaketan «bikoitza» osatzen zuen historiako lehen hodi-erdiko atleta izan baitzen. «Bikoitza» eski-akrobaziaren trikimailu bat da, jauzi berean bi iraulitako biraketaz osatutakoa. 2018ko lehiaketa-denboraldia amaitzean, Ferreirak FIS Munduko Kopako Orokorra ere irabazi zuen, eta, horrela, FIS Crystal Globe preziatuko Urteko Gizonezkoen Hodi-erdiko Eskiatzaile Onenaren saria irabazi zuen.

Zinema Proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ferreiraren hodi-erdiko ibilbide profesionalarekin batera, Alexek Hotdog Hans izeneko zinemako pertsonaia garatu zuen 2018an. Alexek bere lagun eta zinemagile on Matt Hobbsekin garatu zuen eskiko pertsonaia hau. Hotgdog Hansen pertsonaiarekin, Alexek 2 eski-edizio berezi eta eski-klip asko egin ditu, instagram eta Tik Tok-era kargatu izan direnak. www.youtube.com/watch?v=SngXFooZaUs Alexek azkar irabazi zituen jarraitzaileak Tik Tok-en, milioi bat izatera iritsiz. Ferreirak, 2019an, eski-filmaren proiektu bat ere amaitu zuen Japoniara egindako bisita luze baten ostean. Amaitutako proiektua ESPNren Munduko X Jokoetan estreinatu zen, 2019ko azaroan.

Egungo bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko udazkenean, Ferreira entrenatzen eta lehiatzen ari da bere bigarren Olinpiar Jokoetarako sailkatzeko. Sailkapen-epea 2022ko urtarrilean amaitzen da, eta 5 lehiaketaz osatuta dago; Munduko Kopa Copper Mountain-en, Dew Tour Copper Mountain-en, 2 Munduko Kopa Kanadako Olinpiar Parkean eta azken lehiaketa Mammoth Mountain-en (Kalifornia) 2022ko urtarrilaren 10ean. 2022ko Neguko Olinpiar Jokoak Pekinen (Txina) ospatuko dira 2022ko otsailaren 4tik 20ra.

Bere «Copper Curse» hautsiz, Alexek lehen postua lortu zuen 2021eko abenduaren 10eko Sari Nagusian, 93,50ekin[3] eta 2021eko abenduaren 18ko Dew Tourren, 95,75ekin[4].

Larunbatean, 2022ko urtarrilaren 8an, Alex Ferreira Estatu Batuetako Neguko Olinpiar Talderako izendatu zuten Mammoth Mountain Resort-en, Mammoth Lakes-en (Kalifornia) egindako ekitaldian. Bigarren aldia da Neguko Olinpiar Jokoetan Estatu Batuak ordezkatzeko izendatzen dutena. Alexek Copper Grand Prix eta Dew Tour irabazitakoan lortu zuen bere postua, biak Coloradoko Copper Mountain-en 2021eko abenduan. Duela gutxi, Calgary-n (Kanada) bigarren postua lortzeak Kanadako Olinpiar Parkeak antolatutako Munduko Kopetan, 2022ko otsailean Pekinen egingo diren Neguko Olinpiar Jokoetarako gonbidapena ziurtatzen luzez lagundu zion.

Neguko bi Olinpiar Jokotan hartu zuen parte, eta bi domina lortu zituen, zilarra Pyeongchang-en 2018an eta brontzea Pekinen 2022an[5][5] Gainera, sei domina irabazi zituen Neguko X. Jokoetan[5]

Nazioarteko domina taula[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekitaldiak FIS
Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Pyeongchang (Hego Korea Hego Korea) 2. lekua, zilarrezko domina Hodi erdia
2022 Pekin (Txinako Herri Errepublika Txina) 3. postua, brontzezko domina Hodi erdia
X Jokoak
Neguko X Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2014 Aspen (Ameriketako Estatu Batuak AEB) 3. postua, brontzezko domina Super-hodia
2015 Aspen (Ameriketako Estatu Batuak AEB) 3. postua, brontzezko domina Super-hodia
2016 Oslo (Norvegia Norvegia) 2. lekua, zilarrezko domina Super-hodia
2018 Aspen (Ameriketako Estatu Batuak AEB) 2. lekua, zilarrezko domina Super-hodia
2019 Aspen (Ameriketako Estatu Batuak AEB) 1. postua, urrezko domina Super-hodia
2020 Aspen (Ameriketako Estatu Batuak AEB) 1. postua, urrezko domina Super-hodia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Strode, Dale. Aspen's Ferreira takes bronze. The Aspen Times.
  2. Strode, Dale. Stars line up for Winter X Games. The Aspen Times.
  3. Colbert, Austin. Aspen’s Ferreira wins Copper Grand Prix, likely locks up 2022 Olympic team spot. The Aspen Times.
  4. Colbert, Austin. Aspen’s Alex Ferreira wins third Dew Tour title behind 1620, furthers Olympic cause. The Aspen Times.
  5. a b c (Gaztelaniaz) Alex Ferreira (esquiador). 2022-02-27 (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]