Alfonso Armada

Alfonso Armada

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlfonso Armada y Comyn
JaiotzaMadril1920ko otsailaren 12a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2013ko abenduaren 1a (93 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Jasotako sariak
KidetzaHermandad de Alféreces Provisionales (en) Itzuli
Dibisio Urdina
Zerbitzu militarra
Adar militarraEspainiako Lurreko Armada
Graduajeneral
maior jeneral
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran
1981eko otsailaren 23ko Espainiako estatu-kolpea

Alfonso Armada Comyn (Madril, 1920ko otsailaren 12a - ib., 2013ko abenduaren 1a) Espainiako militarra izan zen, 1981eko otsailaren 23ko estatu kolpean parte hartzeagatik kondenatua.

Espainiako II. Errepublikaren kontrako altxamenduan, 1936an, matxinatuen armadan sartu zen, 16 urte zituela. Madrilen, Andaluzian, Guadalajaran, Teruelen eta Valentzian aritu zen ondorengo Gerra Zibilean. Bigarren Mundu Gerran, Francok komunisten kontra borrokatzeko bidalitako Division Azul deritzonean parte hartu zuen, Leningradoko frontean.

Frankismoaren garaian, Juan Carlos printzearen irakasle militarra izan zen, eta, ondoren, haren aholkulari nabarmenetakoena. Hartara, 17 urtez izan zen Erregearen Etxeko idazkari nagusia, hau da, erregearen laguntzaile nagusia. Nolanahi ere, Adolfo Suárez Espainiako Presidentearekin izandako zenbait talkaren ondorioz, kargu hori utzi zuen.

1981eko otsailaren 23an, Tejero koronelak Madrilgo Kongresua hartu ondoren, Alfonso Armadak bere burua eskaini zuen harekin hitz egiteko eta gatazka horri konponbide negoziatu bat emateko. Elkarrizketa horren ondorioz, Tejero Kongresua uztekoa zen eta Alfonso Armada Espainiako gobernuko burutza jasotzekoa, unitate nazionaleko gobernu bat osatzeko. Tejerok, hala ere, muzin egin zion proposamen horri, PSOEko zenbait gobernuan sartzekoak zirelako. Hala, kolpeak ez zuen arrakastarik izan eta Tejero eta Armada, besteak beste, atzeman zituzten hartan parte hartzea leporatuta.

1983ko apirilaren 22an, Espainiako Auzitegi Gorenak 30 urteko kartzela zigorra ezarri zion Alfonso Armadari estatu kolpe horretan parte hartzeagatik. Nolanahi ere, 1988ko abenduaren 24an, Espainiako Gobernuak indultua eman zion osasun arrazoiak tarteko. 2013ko abenduaren 1ean hil zen, 93 urte zituela.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]