Alfredo Cristiani | |||
---|---|---|---|
(1989) | |||
1989ko ekainaren 1a - 1994ko ekainaren 1a ← José Napoleón Duarte - Armando Calderón Sol → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | San Salvador, 1947ko azaroaren 22a (77 urte) | ||
Herrialdea | El Salvador | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Georgetowngo Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | ARENA |
Alfredo Félix Cristiani Burkard (San Salvador, 1947ko azaroaren 22a) salvadortar politikaria da. El Salvadorko presidentea izan zen 1989-1994 bitartean.
Eskuin muturreko ARENA alderdiko kide egin zen 1984an, eta hurrengo urtean alderdiko presidente hautatu zuten. Parlamentari izan zen 1985az geroztik, eta ARENAren presidentegai 1989ko hauteskundeetan. Irabazi egin zituen, eta El Salvadorko estatuburu izan zen 1994 arte. Bere agintepean izenpetu zen (1991ko abendua) Gobernuaren eta FMLNko gerrillaren arteko bake-hitzarmena, hamabi urteko gerra zibilaren ondoren. El Salvador eta Hondurasen arteko mugaren inguruko liskarra ere negoziazio bidez konpondu zuen (1992).