Algorta

Algorta
 Euskal Herria
Portu Zaharra, Algorta.
  
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaGetxo
Posta kodea48991
Geografia
Koordenatuak43°21′10″N 3°00′42″W / 43.352777777778°N 3.0116666666667°W / 43.352777777778; -3.0116666666667
Garaiera49 m

Algorta Bizkaiko kostaldean kokatuta dagoen Getxoko auzoa da. Getxo osatzen duten auzo guztietatik populatuena da. 2001ean 39.799 biztanle zituen, 18.907 gizonezko eta 20.892 emakumezko.

Izen bereko udalerri bana dago Uruguain eta Kuban.

Erdigunea Metroaren geltokiaren plaza da, Telletxe kalearen inguruan. Basagoiti etorbideak, oinezkoentzat, lotzen ditu bestela herriko bi enparantza historikoak, San Nikolas eta San Inazio. Alango erdigunearen ondoan dago, eta osasun zentroa daukate 2008tik.

Sarrikobaso bestela mugan dago Getxoko Andra Marirekin. Biztanle dentsitate altuena bertan dauka Algortak, eta bi kale artean zabaltzen da, Sarrikobaso eta Bidezabal. Azken honetan Metroaren beste geltoki bat eta Osasun Zentroa daude. Hortik Arrigunagarako jaitsiera dago, anbulatoriotik hilerrirantz.

Fadura barnealdean kokatuta dago, Gobelako ibarrean, padura izandako lurraldean hain zuzen ere. "Hezetasunaren auzoa" izena ere hartzen du eta Makaleta etorbidearen inguruan dago. Pilotaleku eta kirol instalazioen gune nagusia auzune honetan daude. Aldapa herriko behealdean dago, Gobelaren ondoan, Berangotik gertu. Villamonte Padura eta erdigunearen artean kokatuta dago, bien arteko maldan. Berdeguneak eta Getxoko kultura aretoa dira auzuneko ikurrak.

Baina, zalantza barik, tokirik pintoreskoena Portu Zaharra da, Algortako sorgunea dena. Marinelen etxe zaharrek eta taberna eta jatetxe batzuk osatzen dute. Neguriko mugan dago halaber.

Arkitektura ondarea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Amorotoena etxea, San Nikolas kalean.
  • Loiolako San Inazio eliza, izen bereko enparantzan. XIX. mendearen amaieran egindakoa, 1878 eta 1892 artean, Narciso Goirik egindakoa neoerromaniko eta neobizantiar estiloetan.
  • Bariko San Nikolas eliza, Basagoitiko etorbidean. 1845 eta 1863 artean egindako estilo neoklasikoan, 1925ean berriztatua.
  • Trinitarioen eliza, San Martin kalean. José María Basterrak 1888an egindako tenplu neoerromanikoa, 1926an sute batek suntsitu egin zuen. Hurrengo urtean berrerakiki zuten.
  • Udaletxe jauregia, Foru kalean. Ignacio M. Smithek egin zuen 1929an.
  • Santa Clara jauregia, Foru kalean ere bai. José María Basterrak egindakoa 1902an, ingeles estiloan.
  • Aixerrota, Arrigunaga hondartzaren goiko aldean.

Ingurune naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko itsasadarraren kostaldean egonik, bi hondartza nagusi ditu: Iparraldean, Arrigunaga, Galea lurmuturrarekin jarraitzen duena iparralderantz eta Bidezabal auzoaren behealdean dagoena. Ereaga, hegoaldean, Portu Zaharrak mugatzen du iparraldean eta Kirol Kaiak hegoaldean.

  • Blues nazioarteko jaialdia ekainean.
  • Nazioarteko Jazzaldia uztailean.
  • Habanera eta itsas abesti jaialdia irailean.
  • Folk nazioarteko jaialdia irailean.
  • Musika banden lehiaketa irailean.
  • Musika klasikoaren kontzertuak azaroan.

Garraiobideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995ean, EuskoTrenen Plentziako linearen birmoldaketaren ostean, Bilboko Metroa inauguratu zenetik, Algortak bi geltoki dauka. Horrez gain, 2004. urtetik, Ereagako hondartza eta Algorta batzen dituen igogailua ere badu.

Ereagako igogailua
  • San Inazio: uztailaren 31an, jai nagusia.
  • San Juan: ekainaren 24an, Zubileta auzoan.
  • San Lorentzo azoka: abuztuaren 10ean.
  • San Nikolas: abuztuaren 12an, Portu Zaharrean.
  • San Martin: azaroaren 11an, Faduran.
  • Aixerrotako paella lehiaketa: uztailaren 25ean.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]