Alice Archenhold | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Wiesbaden, 1874ko abuztuaren 27a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Theresienstadt concentration camp (en) ![]() |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Friedrich Simon Archenhold (1897ko uztaila - ezezaguna) |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa |
Alice Archenhold (Wiesbaden, Alemaniar Inperioa,1874ko abuztuaren 27a – 1943ko otsailaren 9a) jaiotzez Markus, astronomo alemaniarra izan zen.
Alice Markus Friedrich Simon Archenholdekin, hau ere astronomoa, ezkondu zen 1897ko uztailean eta Berlinen bizi izan ziren. 5 seme-alaba izan zituzten elkarrekin.[1] Bere semeak, Günter, astronomo bihurtu zena, eta Horst, biek Ingalaterrara ihes egin zuten, baina Alice atxilotu eta deportatu zuten (bere alaba Hilderekin batera) Theresienstadteko kontzentrazio-esparrura, Txekoslovakian, eta bertan hil zen 1943ko otsailaren 9an.[2] Bere senarraren hilobian gogoratzen da Berlingo Zentralfriedhof Friedrichsfelde-n.[3]
2010ean, Treptow-Köpenickeko kale bati Alice Archenhold Weg izena eman zioten.[4][5]