Alice Guy-Blaché | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alice Ida Antoinette Guy |
Jaiotza | Saint-Mandé, 1873ko uztailaren 1a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Mahwah (en) eta Wayne (en) , 1968ko martxoaren 24a (94 urte) |
Hobiratze lekua | Maryrest Cemetery (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Herbert Blaché (en) (1907 - 1922) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema ekoizlea, film-zuzendaria, gidoilaria, autorea, errealizadorea, zinema aktorea eta antzerki zuzendaria |
Enplegatzailea(k) | Gaumont |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Alice Guy-Blaché (Saint-Mandé, 1873ko uztailak 1- Wayne, New Jersey, 1968ko martxoak 24) lehenengo fikziozko filmaren zuzendaria izan zen. Errealizadore, gidoilari, zuzendari eta ekoizle moduan egin zuen lan bere ibilbidean zehar. Bere lehen lanetan orain fikziotzat ezagutzen dugunaren oinarriak jarri zituen. Soinu sinkronizatu, efektu berezi eta fotogramak margotzearekin esperimentatu zuen. Erretiratu zenean, 600 pelikula baino gehiago eginda zituen.
Parisen jaio zen. Bere gurasoak editoreak ziren eta Txilen liburu-denda eta editorial bateko jabeak ziren. Horregatik, denboraldi batez Txilen bizi izan zen, 6 urterekin Europara bueltan eraman zuten arte. Veyrier, Suitzan egin zituen ikasketak. Ostean, Ferney-en zegoen komentu batera mugitu zuten, Parisera bueltatu zen arte.[1]
17 urterekin aita hil zitzaion, eta bere burua eta bere ama mantentzeko, mekanografia ikasketak egin zituen. 1894an “Comptoir général de la photographie” konpainian lan egiten hasi zen. Geroago, enpresa “L. Gaumont et Cie” bihurtuko zen, konpainia zinematografiko zaharrenetariko bat. Nahiz eta idazkari postuan ibili, lan honek aukera eman zion Alice Guy-ri zinemaren mundua ezagutzeko. 1895ean Gaumont, momentuko konpainiako buruarekin bat, Guy Lumière anaien film baten erakusketa batera joan zen, hain zuzen ere, “Workers Leaving the Lumière Factory” filma. Baina Lumière anaiek filma erabilera zientifikorako besterik ez zuten nahi eta Guy-k potentzial gehiago ikusi zion. Berak fikziozko kontaketak sartzeko aukera ikusi zuen eta Gaumonteri eskatu zion baimena bere film propioa egiteko. Horrela jaio zen bere lehen filma: La Fée aux Choux.[2]
La Fée aux Choux (1896) filma esan daiteke dela historiako lehenengo fikziozko filma. Frantziako umeentzako ipuin ezagun batean oinarritu zen Guy filma egiteko, eta bertan, momentuan berriak ziren teknikak erabili zituen.
Ordutik aurrera, Gaumont produktorarekin bat, hainbat film eraman zituen aurrera. 1896-1906 artean, konpainiako produktore burua izan zen eta sistematikoki zinema narratiboa egiten zuen lehenengo zinemagilea izan zela kontsideratu daiteke. Gainera, denbora tarte horren barruan, ezaguna den emakume zuzendari bakarra izan zen. Bere lehenengo filmen gaiak Lumière eta Georges Méliès filmetan agertzen ziren gaien antzekoak ziren, izan ere, garaikideak ziren. Bidaia pelikulekin eta dantzekin esperimentatu zuen gehienbat.
1906an The Life of Christ filma egin zuen, garai horretarako oso aurrekontu handia izan zuena, 300 estrekin. Horrez gain, lehenetarikoa izan zen Gaumont konpainiako “Chronophone” sistemarekin grabatutako audioa eta irudia sinkronizatzen. Garai hauetan baita ere, efektu berezi batzuk erabiltzen hasi zen. Historialari gehienak ados daude baieztatzean, bere tematikak ez zirela emakume eta feminismoaren inguruan zentratzen. Baina 1906an Les Résultats du féminisme filma zuzendu zuen. 7 minutuko film honetan, emakume eta gizonaren papera aldatuta dagoen gizarte bat erakusten zaigu. Gizonak etxe eta umeetaz arduratzen diren bitartean, emakumeek egunkaria irakurri eta kafea hartzen dute tabernan.[3]
1907an, Alice Guy Herbert Blachérekin ezkondu zen, Gaumonteko beste buru bat. Biak batera Ameriketako Estatu Batuetara joan ziren Gaumont konpainiak bidalita lan egiteko. Han zeudela, 1910ean haien estudio propioa sortu zuten, beste kide batekin batera, George A. Magie. Hiruren artean The Solax Company sortu zuten, Hollywooden aurretik sortutako estudiorik handiena. Queen, New York hirian zegoen estudioa, eta honetan, Herbert Blanché ekoizpen burua zen bitartean, Alice Guy izan zen konpainiak egindako film askoren zuzendari eta zuzendari artistikoa. Guy bihurtu zen estudio propioa zuen lehenengo emakumea.
Alice Guy eta bere kideek diru asko inbertitu zuten estudioan aurrerapenak egiten eta teknologia berriak erosten. Film estudio garrantzitsua bihurtu ziren eta besteak beste, Goldwyn Picture Corporation produktorarekin egin zuten lan. Baina beste estudio asko bezala, XX. Mendeko 20ko hamarkadan zehar, egoera latzagoa bihurtu zen, Hollywooden fenomenoa zela eta. 1919an, estudioa itxi behar izan zuten.
Alice Guy-k 1919an zuzendu zuen bere azken filma. Azken filma zuzentzen zuen bitartean, gaixotu egin zen, eta sendatzerakoan, Hollywoodera joan zen. Herbert Blanché-rekin egin zuen lan zuzendari laguntzaile gisa.
1921ean, bere azken filma atera eta geroago, lur-jotze ekonomikoa izan zuen. Honen ondorioz urte berean Frantziara bueltatu zen. Nahiz eta saiatu, ez zuen lortu finantzaketarik pelikulak egiten jarraitzeko. Dena den, ordurako 600 pelikula baino gehiago eginda zituen.
1953an Ohorezko Legioko zalduna saria eman zioten eta lau urte geroago Zinemateka Frantzesak omenaldi bat egin zion. 1964ean bueltatu zen Guy Estatu Batuetara eta han hil zen, New Jersey hirian, 1968ko martxoaren 24ean.
Filmografiaren historiaren izenik ezagunenetarikoa izan zen Alice Guy. Izan ere, gaur egun egiaztatu da bera eta ez Méliès izan zela lehena zinema narratiboa egiten. Aldi berean, lehenengo pertsona izan zen zinema profesionala egiten eta ogibide bezala hortaz bizitzen. Baina informazio hau 90eko hamarkadan egiaztatu zen, beraz, oraindik ere bere izena ezezaguna da askorentzat. Alice Guy zinema narratiboaren sortzailea, lehenengo filmen zuzendaria, Hollywoodeko ekoizlea eta zuzendari independentea izan zen. Horrez gain, lehenengoa izan zen gramofono batekin grabatutako soinuak eta irudia aldi berean erabiltzen, lehenengoa efektu bereziak erabiltzen, kamara geldoa eta arina erabiltzen eta baita polizia-generoaren sortzailea ere.
Bere pelikuletako protagonistak emakume zein gizonak ziren eta hainbat gai jorratu zituen: erlijioa, kultura, polizia-generoa, dantza, feminismoa, etab. 1913an Woman's Place in Photoplay Production testua idatzi zuen. Honetan zinemaren munduan emakumeek pairatzen zuten bazterketa salatzen zuen. Bazterketa hau, bat zetorren zinemaren bilakaerarekin negozio gisa eta komunikabide nagusian. Testu honetan baita ere Alice Guy-k zinema artetzat hartzen zuela adierazi zuen, ez entretenimendu gisa soilik.[4]
1896:
1897 :
1898 :
1899 :
1900 :
1901 :
1902 :
1903 :
1904 :
1905 :
1906 :
1907 :
1910 :
1911 :
1912 :
1913 :
1914 :
1915 :
1916 :
1917 :
1918 :
1920 :