Alicia Hoskin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gisborne eskualdea, 2000ko otsailaren 6a (24 urte) |
Herrialdea | Zeelanda Berria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Gisborne Girls' High School (en) Massey University (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | kayaklaria |
Parte-hartzailea
|
Alicia Hoskin (Gisborne, 2000ko otsailaren 6a) Zeelanda Berriko kanoalaria da, 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan urrezko bi domina eskuratu zituena.
2017an Munduko gazte mailako txapelketan parte hartzeko hautatua izan zen baina azterketa mediku batean Wolff-Parkinson-White sindromea aurkitu zioten. Bihotzeko ebakuntza egin ondoren Aucklandera joan zen arraunketan entrenatzen jarraitzera.[1]
Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen. K2 kategorian 14. egin zuen eta K4 laukotean laugarren. 2023ko Munduko txapelketan Zeelanda Berriko laukoteak lehenengo aldiz urrezko domina eskuratu zuen.[2]
2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan K2 kategorian txapelduna izan zen Lisa Carringtonekin batera[3], eta laukotean ere txapeldunak izan ziren.[4]
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Kategoria |
2024 | Paris Frantzia | K-2 500 m | |
2024 | Paris Frantzia | K-4 500 m | |
Munduko Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Kategoria |
2023 | Duisburg Alemania | K-4 500 m |