Aliénor Poitierskoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Akitania Berria, 1444 |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | 1509 (egutegi gregorianoa) (64/65 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta lagun egiteko andrea |
Aliénor Poitierskoa (1444/1446 - 1509ko martxoak 14) Burgundiar gortesau eta idazlea zen, ezaguna egin zena Les Honneurs de la Cour idazteagatik, gorte frantsesetan eta bere gortesau bezalako esperientziatan oinarritua.
Aliénor Jean de Poitiers Xanpainakoa noblearen eta Elisabet Sousakoaren alaba zen, ez-legitimoaren parte zen. Bere gurasoak Filipe III.a Borgoinakoa eta Elisabet Portugalgoa, Burgundiako dukesaren gortearen parte ziren. Ama, Elisabet, Flandriara joan zen 1429an erregina Elisabeten jarraigoaren parte bezala eta zehazki ezagutzen zituen gorte portugaldar eta burgundiarraren artean. [1]
7 urte zituenetik gortean hazi zen bere amarekin batera, garaian erreginaren laguntzaileen artean maila altuena zuena.[2] Aliénor Elisabet Borboikoaren demoiselle d'honneur bihurtu zen 1458an.[3]
1462an Guillame Stavelekoarekin ezkondu zen, Veurneko bizkondea (d. 1469).[4] Hiru seme-alaba eduki zituzten; seme bat, Guillaume (1465-1474), eta bi alaba Adrienne (1467-1525) eta Antoine (1469- 1494). 25 urte zituela alargun gelditu zen, ezkondu eta bederatzi urte geroago eta ez zer berriro ezkondu. 1496an, Borgoinako dukesa berri Joana I.a Gaztelakoaren dame d'honneur izendatu zuten, hau Filipe I.a Nafarroakoarekin ezkondu ostean.[5] 1509ko martxoaren 14an hil zen, 65 urte zituelarik, eta bere senarrarekin batera lurperatu zuten Stavele Parish elizan.[6]