Amalia Fahlstedt

Amalia Fahlstedt

Bizitza
JaiotzaMaria Magdalena parish (en) Itzuli1853ko urtarrilaren 8a
Herrialdea Suedia
HeriotzaDanderyd1923ko urtarrilaren 29a (70 urte)
Hobiratze lekuaNorra begravningsplatsen (en) Itzuli
Familia
Haurrideak
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea eta irakaslea
KidetzaTolfterna (en) Itzuli
Izengoitia(k)Rafael

Amalia Wilhelmina Fahlstedt (Stockholm, 1853ko urtarrilaren 8a – Djursholm, 1923ko urtarrilaren 29a) suediar idazle, irakasle eta itzultzailea izan zen. Bere ibilbidean zehar, liburu ugari idatzi zituen eta XIX. mendeko emakumeen mugimenduko kide aktiboa izan zen.

Amalia Fahlstedt 1853ko urtarrilaren 8an jaio zen Stockholmen. Anders Gustaf Fahlstedt dendariaren eta Johanna Wilhelmina Bergströmen sei seme-alabetako bosgarrena zen. Hizkuntza-irakasle moduan trebatu zen Rossander ikastaroetan. Aita hil ondoren, familiak arazo ekonomikoak izan zituen. Arazo horiek gainditzeko nahian, Fahlstedt irakasten hasi zen eta 1877an eskola bat sortu zuen Bertha ahizparekin batera[1][2][3].

August Strindberg suediar antzerkigileak inspiratuta, idazten hasi zen. 1883an lehen liburua argitaratu zuen, I flygten ipuin bilduma. 1887an Ax och Halm saiakera idatzi zuen, non ezkontzaren, emakumeen hezkuntzaren eta enpleguaren gaiak aztertu zituen. Ett lefnadsmål ipuina ere kaleratu zuen, erreforma-pedagogia garaikidearen ideiek eraginda. En passionshistoria (1897) eta I dödvattnet (1889) eleberriak idatzi zituen, Rafael izengoitia erabiliz. Haur eta gazte literaturako egilea ere izan zen. Hainbat aldizkaritan kolaboratu zuen eta italieratik, nederlanderatik eta beste hizkuntza batzuetatik suedierara itzuli zuen[1][2][4].

Ellen Key suediar feminista diferentzialistaren lagun mina zen. Harekin batera, Tolfterna sortu zuen, emakume langileek eta klase ertaineko emakume ikasiek osatzen zuten elkartea[1][2][3].

Djursholmen hil zen 1923ko urtarrilaren 29an[1].

Norberaren lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • I flygten: berättelser (1883)
  • Ax och halm: berättelser (1887)
  • Ismaël: Berättelse (1895)
  • En passionshistoria (1897)
  • I dödvattnet: skildring (1899)
  • I sommartid: berättelse för ungdom (1901)
  • Mor Sagas skymningsprat, upptecknadt i åtta sagor (1902)
  • Hvita boken och andra berättelser: Af Rafael (1904)
  • Glimtar: Fantasier och kåserier (1912)
  • Småbarnens sagbok: korta sagor för små barn (1920)
  • Frederik van Eeden. Ut bland människorna: berättelse (1906)
  • Antonio Fogazzaro. Ett helgon (1907)
  • Jan Ligthart. Frihet och disciplin i uppfostran (1910)
  • Georges Ohnet. Herr Derblays giftermål (1912)
  • Leonard Trelawny Hobhouse. Liberalismen (1913)
  • Charles Dickens. Mrs Lirriper och hennes hyresgäster samt andra berättelser (1921)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d (Ingelesez) Heggestad, Eva. «Amalia Wilhelmina Fahlstedt» Svenskt kvinnobiografiskt lexikon 2018-03-08 (Noiz kontsultatua: 2025-01-01).
  2. a b c (Suedieraz) Lager, Birgitta. «Amalia Wilhelmina Fahlstedt» Svenskt biografiskt lexikon (Noiz kontsultatua: 2025-01-01).
  3. a b (Suedieraz) «Amalia Fahlstedt (1853-1923)» Litteraturbanken (Noiz kontsultatua: 2025-01-01).
  4. (Suedieraz) Heggestad, Eva. (2007). Fången och fri: 1880-talets svenska kvinnliga författare om hemmet, yrkeslivet och konstnärskapet. Gothenburg: Avdelningen för litteratursociologi vid Litteraturvetenskapliga institutionen, Uppsala universitet ISBN 978-9185178193. (Noiz kontsultatua: 2025-01-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]