Amina Bouayach | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
2018ko abenduaren 6a - ← Driss el-Yazami (en) ![]()
2016ko urriaren 13a - 2018ko abenduaren 6a | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Tetuan, 1957ko abenduaren 10a (67 urte) | ||||
Herrialdea | ![]() | ||||
Lehen hizkuntza | amazigera | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Mohammed V.a Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | arabiera amazigera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | aktibista eta politikaria | ||||
Jasotako sariak |
Amina Bouayach (Tetuan, Maroko, 1957ko abenduaren 10a) politikaria eta aktibista da, giza eskubideen, genero-berdintasunaren eta demokraziaren aldeko ekintzailea, eta Marokon giza eskubideen arloan lan egin du, hala nola tortura, errefuxiatuen eskubideak, emakumeen eskubideak eta heriotza-zigorra. Giza Eskubideen Kontseilu Nazionaleko (CNDH) presidentea da, eta, aurretik, Marokoren enbaxadorea izan zen Suedian.[1][2][3]
Amina Bouayach Maroko Marokoren iparraldean jaio zen, Tetuan hirian, 1957an. Bere familia amazigh jatorrikoa da eta bereziki riftarra. Ekonomia Politikoan diplomatu zen eta Rabateko Mohammed V Unibertsitateko Ekonomian maistratasuna du.[4]
1976an jarduera politiko batengatik senarra atxilotu ostean hasi zen gizarte zibilean lanean. Gero, Marokon berunezko urteetan preso politikoen familien aldeko kanpainan engaiatu eta presoen askapenerako borroka legalean eta politikoan murgiltzea erabaki zuen. Kanpainaren etapa ezberdinetan preso politikoen familiekiko zuen hurbiltasunak, ezagutarazi zion herritar marokoarrek jasaten zituzten giza eskubideen urraketak norainokoak ziren.
Desagertutako Fàtima Mernissiren ikerltzaile laguntzailea ere izan zen, emakumeen eskubide eta, batez ere emakume musulmanei buruzkoetan; gero, kazetari lan egin zuen egunkari eta errebista batzuetan, eta Marokoko emakumearen egoerari buruzko zenbait artikulu kaleratu zituen. 1998 eta 2002 artean, Abderrahmane Youssoufi lehen ministro sozialistaren kabinetean, komunikabideez arduratzen zen sailburua izan zen.[5]
Giza Eskubideen Marokoko Erakundearen (OMDH) sortzaileetako bat izan zen. 2006an presidente hautatu zuten, eta jarraian bigarren agintaldi baterako berrautatua izan zen. Postu horretan jardun zuen 2015. urtera arte.[6]
2010ean Defentsa eta Giza Eskubideak Sustatzeko Elkarteen Federazioko presidenteorde hautatu zuten, eta 2013ko maiatzean idazkari nagusia izan zen.[4] Bere kanpaina gakoen artean, heriotza zigorraren eta torturaren aurkako jarrera, preso politikoen eskubideen aldeko konpromisoa eta errefuxiatuen patuaren aldeko lana nabarmentzen dira, batez ere Afrikako Batasunaren, NBEren eta Gizakiaren Eskubideen Euromediterraniako Sarearen aurrean.
Abderrahmane Youssoufi lehen ministroaren kabinetean adskribatuta egon zen, 2011n Marokoko Konstituzioa Erreformatzeko Aholku Batzordeko kide izendatu zuen Mohammed VI.a Marokoko erregeak. Giza Eskubideen Erakunde Arabiarreko eta eskualdeko azterketa estrategikoetan aditu taldeko kidea ere izan da, Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen Goi Mandataria (ACNUDH). 2014. urtean Afrikako Gobernuz Kanpoko Erakundeen (GKE) koordinatzaile nagusi postua hartu zuen Addis-Abebako Afrikako Goi Bileraren unean. 2016ko urriaren 13an Marokoko enbaxadore aukeratu zuten Suedian eta Letonian eta 2018an Mohammed VI erregeak Marokoko Giza Eskubideen Kontseilu Nazionaleko presidente izendatu zuen.[7][8] 2019ko Emakumearen Mundu Jardunaldirako, Marokoko adingabeen ezkontzaren abolizioaren aldeko kanpaina nazionala jarri zuen martxan.[9]
CNDHk[10] eta haren presidente Amina Bouayachek kritika gogorrak jaso zituzten 2019an, Hirak Rifeko presoak ez zirela atxilotu politikoak esan ondoren; zehazki, ez zegoela "preso politikorik Marokon", baizik eta "manifestazioetan parte hartzeagatik edo manifestazioetan sortutako indarkeriarengatik atxilotu zituzten presoak". Hirak Rif[11] (herri mugimendua) 2016an hasi zen, Mohcine Fikri herritarra zabor-kamioi batean zapalduta hil ondoren, konfiskatutako bere ondasunak berreskuratzen saiatzen ari zela.[12][13]
Geroago, CNDHk sortu eta Bouayachek aurkeztutako 400 orrialdeko txosten batean, ondorioak bat etorri ziren Nasser Zefzafi protesten buruzagi nabarmenaren aurkako kargu judizialekin, 20 urteko kartzela-zigorra ezarri baitzioten. Sermoi batean bertako imam bat iraindu ostean atxilotu zuten Zefzafi, eta botere judizialak gaitzetsi egin zuen, "indarkeria larri" jo zuten protestak bultzatzeagatik; besteak beste, Al-Hoceima polizia aterpetzen zuen egoitza bateko arseta. CNDH eta Bouayachen jarrera hori kritikatu zuten Marokoko eskubideen aldeko hainbat taldek eta ekintzailek.[14]
<ref>
tag; name ":2" defined multiple times with different content