Ana María Rodas

Ana María Rodas

Bizitza
JaiotzaGuatemalako Hiria1937ko irailaren 12a (87 urte)
Herrialdea Guatemala
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, poeta, idazlea eta literatura-kritikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Ana María Rodas (Guatemala Hiria, 1937ko irailaren 12a). Guatemalako poeta, narratzailea, kazetaria, literatura, kazetaritza irakaslea eta literatur kritikaria da. Erdialdeko Amerikako literatura eszenan pertsonaia nabarmena da[1] eta bere lana Latinoamerikako erreferente feministatzat hartzen da. Emakumeen aurkako indarkeria salatu eta feminitatearen agindua zalantzan jartzen du, pasibotasuna baztertuz.[2] Bere lehen liburua Poemas de la izquierda erótica (1973) bereziki aipatua da.[3] 2000. urtean Guatemalako Literatura Sari Nazionala jaso zuen. 2015etik 2016ra, Kultura eta Kirol Sailburua izan zen Alejandro Maldonado Agirreren lehendakaritzan. 2021ean Guatemalako Nazioarteko Liburu Azokaren XVIII edizioa egile honi eskaini zitzaion.[3]

Guatemala hirian jaio zen 1937ko irailaren 12an. Bere aita, Ovidio Rodas Corzo, margolaria eta kazetaria zen - El imparcial eta Diario de Centro Américan lan egin zuen-. Bere amak, Ana Maria Pérez Lagomazzinik, helduentzako liburuak irakurtzen zizkion, nebarekin batera. [3] [4]

Gaztetan hasi zen idazten eta idazteko ohitura onartzen zion kazetaritzaren aldeko apustua egin zuen. Bere lehen lana Diario de Centro Américan izan zen, 14 urterekin gizarte eta kirol kronikarekin hasi zen, gero 16rekin kazetaria zen jada. Geroago gobernuaren informazioa idatzi zuen.[3]

"Ia bizitza osoan, kazetari gisa, estatu-ministerioez arduratu nintzen, Jauregi Nazionalean; eta ezagutzen ez dudan arrazoiren batengatik, normalean sindikatuak eta ikasle-elkarteak esleitzen zizkidaten. Eta 60ko eta 70eko hamarkadetan adierazpen-askatasunaren ateak gehiago itxi zirenean, lantokiz aldatu behar izan nuen, modu irekiagoan, autozentsura gutxiagorekin, aipatutako iturriei buruz normalean finkatzen zitzaizkidan iturriez idazteko, ziurrenik, urteetan pilatutako esperientziagatik".

1974an idatzitako Poemas de la izquierda erótica, gizartearen kanon kontserbadoreak auzitan jartzeagatik eskandalua eragin zuen, baina bestalde, Guatemalako Kazetarien Elkartearen Prentsa Askatasuna saria jaso zuen.[5] Gero, (2021), El Imparcial eta Siglo 21 egunkarietan lan egiteaz gain, ElPeriódico-rekin kolaboratu zuen ere.

1984an irakasle hasi zen San Carlos Unibertsitatean eta 1993tik Rafael Landívar Unibertsitatean. Francisco Marroquín Unibertsitatean eta Universidad Panamericanan ere irakatsi zuen.[3]

Horrez gain, Diario de Centro América-ko zuzendaria, Tipografia Nazionalekoa (2004-2008), Guatemalako Liburutegi Nazionaleko zuzendaria (2012) eta Kultura eta Kirol Ministroa (2015-2016) ere izan da.

Ana María Rodas, Luis Eduardo Rivera eta Enrique Noriegarekin batera, 70. hamarkadako belaunaldiaren parte dira, zeinak hizkuntzaren erresignifikazioaren, jarrera etiko kritikoaren bitartez egungo Guatemalako poesia berritzeko oinarriak ezarri zituen.[6]

  • Poemas de la izquierda erótica (1973)
  • Cuatro esquinas del juego de una muñeca (1975)
  • El fin de los mitos y los sueños (1984) Guatemala: Tipografía Nacional
  • La insurrección de Mariana (1993) Guatemala: Ediciones Papiro
  • Eva a los cincuenta y dos años, Plaquette de la Revista Cultural Caravelle, París (1988).
  • Poesía de Ana María Rodas. Libro en Audio Casette (1995) Ministerio de Cultura, Guatemala
  • Poemas de la izquierda erótica: Trilogía, (2006)
  • VERSschmuggel : spanische und deutschprachige gedichte = Contrabando de versos poemas en español y alemán, traducción por Armando Romero; Aurélie Maurin; Thomas Wohlfahrt; et al Auspiciado por el Instituto Cervantes y el Goethe Institut. Editoriales: Heidelbreg Wunderhorn; Madrid Huerga y Fierro cop. (2006)
  • Esta desnuda playa (2015)
  • Narrativa de Ana María Rodas. Libro en Audio Casete, Ministerio de Cultura, Guatemala, (1995)
  • Mariana en la tigrera (1996)
  • La monja = Ixöq rusamajel Ajaw (2002)
  • Antigua para principiantes (2021) Editorial Del Pensativo ISBN 978-9929-670-13-6

Elkarrizketak eta idazlanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Efraín Recinos y su obra, Entrevista, (periodismo) 1991
  • Francisco Nájera conversa con Ana María Rodas. Entrevista (periodismo) 2000
  • Ser un hombre chapín. Ensayo sobre la obra del fotógrafo Daniel Chauche, (2004)

Sariak eta Aitortzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1974an, Prentsa Askatasunaren Saria, Guatemalako Kazetarien Elkartearen eskutik.
  • 1980an Ohorezko aipamena El fin de los mitos y los sueños liburuagatik Mexikoko, Erdialdeko Amerikako eta Karibeko lore jokoen lehiaketan, Quetzaltenango hirian, Guatemalan.[5]
  • 1990an Mexikoko, Erdialdeko Amerikako eta Karibeko Lore Jokoen Lehiaketako Poesiaren Lehen Saria La insurrección de Mariana-gatik.
  • 1990an, Ipuin Laburren Lehen Saria Mexikoko, Erdialdeko Amerikako eta Karibeko Lore Joko Lehiaketan Mariana en la tigrera-gatik.
  • 2000. urtean, "Miguel Ángel Asturias" Guatemalako Literatura Sari Nazionala.
  • 2006an, Vicenta Laparra de la Cerda Ordena.
  • 2017an, Guatemalako San Carlos Unibertsitateak pertsona ospetsu izendatu zuen literatura unibertsalean egindako ekarpenagatik.[7]
  • 2021an, Guatemalako Nazioarteko Liburu Azokak (Filgua) Ana María Rodasi eskaini zionurteko edizioa.[8] [3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Aida Toledo (ed.) (2004). Desde la zona abierta. Artículos críticos sobre la obra de Ana María Rodas. Guatemala: Palo de hormigo.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]