Ana Peleteiro Brión (Ribeira, 1995eko abenduaren 2a) Galiziako atleta onenetakoa da, jauzi hirukoitzean Europako txapelduna izan dena[1]. 18 urtez azpikoa zenetik gaur egun arteko Espainiako marka guztiak ezarri ditu proba honetan. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan brontzezko domina irabazi zuen jauzi hirukoitzean.[2]
Txiki txikitatik Asociación de Atlétismo e Deportes do Barbanza taldean aritu zen Abelardo Moure entrenatzaile zuela. 16 urterekin Munduko gazte mailako txapelketa irabazi zuen 14,17 metrotako jauzia eginez, eta Europako gazte mailako errekorra ezarriz[3]. 2013an 17 urte zituela Madrilera joan zen Errendimendu Handiko Zentrura.
Helduen mailan 2018an lortu zituen aurreneko nazioarteko dominak. Birminghamgo pista estaliko munduko txapelketan hirugarren egin zuen eta Berlingo Europako aire libreko txapelketan ere brontzea eskuratu zuen. 2019an Glasgowen Europako pista estaliko txapelduna bihurtu zen 14'73 metrotako jauzia eginez[1]. 2021. urtean Polonian jokaturiko Europako txapelketan zilarrezko domina eskuratu zuen, irabazlearengandik zentimetro bakarrera gelditu ondoren[4].
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Txapelketa | Domina | Kategoria | Marka |
Tokio 2020 | Jauzi hirukoitza | 14'87m NR | |
Munduko txapelketak | |||
Txapelketa | Domina | Kategoria | Marka |
Lille 2011 (18 azpikoa) | Jauzi hirukoitza | 12'92m | |
Bartzelona 2012 (20 azpikoa) | Jauzi hirukoitza | 14'17m | |
Londres 2017 | 7.a | Jauzi hirukoitza | 14'23m |
Birmingham 2018 (Indoor) | Jauzi hirukoitza | 14'40m | |
Doha 2019 | 6.a | Jauzi hirukoitza | 14'47m |
Europako txapelketak | |||
Txapelketa | Domina | Kategoria | Marka |
Rieti 2013 (20 azpikoa) | Jauzi hirukoitza | 13'29m | |
Berlin 2018 | Jauzi hirukoitza | 14'44m | |
Glasgow 2019 (Indoor) | Jauzi hirukoitza | 14'73m | |
Toruń 2021 | Jauzi hirukoitza | 14'52m | |
Europako beste txapelketa batzuk | |||
Txapelketa | Domina | Kategoria | Marka |
Europako Jaialdi Olinpikoa (gazte maila) ( Trebisonda 2011) |
Jauzi hirukoitza | 13'17m | |
Nazioetako Europako txapelketa ( Bydgoszcz 2019) |
Jauzi hirukoitza | 14'27m |
Galizieraren aldeko jarrera publikoki azaldu izan du sarritan[6], bai eta bere ezaugarriak harrotasunez erakutsi ere, "emakumezkoa, beltza eta azento galegoa"[7][8].