Andrea Barnó | |||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Andrea Barnó San Martín | ||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Lizarra, 1980ko urtarrilaren 4a (45 urte) | ||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||
Heziketa | UNED | ||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
Jarduerak | eskubaloi jokalaria | ||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | alboko erasotzailea | ||||||||||||||||||||||
Pisua | 64 kilogramo | ||||||||||||||||||||||
Altuera | 175 zentimetro | ||||||||||||||||||||||
Andrea Barnó San Martín, (Lizarra, Nafarroa Garaia, 1980ko urtarrilaren 4a), nafar eskubaloi jokalari ohia da, kirol ibilbide osoan Itxako taldean jokatu zuena. Talde horrekin lau aldiz irabazi zuen Espainiako liga, hiru aldiz Erregina Kopa eta behin EHF Kopa. Espainiako talde nazionalarekin brontzezko dominak irabazi zituen Londresko Olinpiar Jokoetan (2012) eta Brasilgo Munduko Txapelketan (2011), eta zilarrezkoa Mazedoniako Europako Txapelketan (2008). 2012an Nafarroako Emakumezko Kirolaririk Onenaren saria jaso zuen[1].
Nekazaritzako ingeniari teknikoa eta entrenatzaile nazional titulatua da.[2]Kirolari ibilbideari dagokionez, 10 urte zituenean hasi zen S.D. Itxako taldean jokatzen eta 32 urtera arte jardun zuen. Entrenatzaileek eredugarritzat jarri zuten.[3]
Andreak 2012an esan zion agur eskubaloi profesionalari, 22 urtez jardun ondoren.[2]denboraldi zail baten ostean, lehiaketengatik eta klubarekin izandako kirolaz kanpoko desadostasunengatik hartu zuen erabakia.[7] Jokalariak goitik esan zion agur, titulu asko eman zizkion karrera profesionalaren gailurretik.[8] Atzerrian jolasteko aukera ere sortu zitzaion, baina:
Eskaintzak jaso ditut, baina nik aspalditik nuen gogoan uzteko erabakia. Ez dut bilatu, baina iritsi zaizkit. Bere garaian baloratu nituen, eta azkenean ezetsi ditut