Andrea James | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ameriketako Estatu Batuak, 1967ko urtarrilaren 16a (57 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wabash College (en) (1985 - 1989) Artean graduatu Chicagoko Unibertsitatea (1989 - 1990) Arte-masterra : ingeles |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema ekoizlea, gidoilaria, film-zuzendaria, iritzi-kazetaria, argazki-zuzendaria eta film-muntatzailea |
andreajames.com | |
Andrea Jean James (1967ko urtarrilaren 16a) estatubatuar film-ekoizle, zuzendari, blogari eta transgeneroen eskubideen aldeko ekintzailea da.
Indianan hazi zen eta Wabash College-n egin zituen ikasketak. Bertan ingeles, latin eta greko hizkuntzetan espezializatu zen. 1989an ingeles hizkuntza eta literaturan graduatu zen Chicagoko Unibertsitatean.
2003an pertsona transgeneroen aldeko Deep Stealth ekoiztetxea sortu zuen Hollywooden Calpernia Addamsekin batera. 2005ean Transamerica filmeko gidoi-aholkulari izan zen eta emakume transgenero baten antzezpena prestatzen lagundu zion Felicity Huffman aktoreari.
Zinema | ||||
---|---|---|---|---|
Urtea | Izenburua | Rola | ||
2005 | Transamerica | Ahots-entrenatzailea | ||
2009 | He Likes Guys | Maya |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrea James |