Andrew VanWyngarden | |
---|---|
(2010) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Andrew Wells VanWyngarden |
Jaiotza | Columbia, 1983ko otsailaren 1a (41 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wesleyar Unibertsitatea White Station High School (en) Lausanne Collegiate School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, gitarra-jotzailea eta kanta-idazlea |
Kidetza | MGMT Gentle Dom (en) |
Genero artistikoa | rock alternatiboa traditional heavy metal (en) Thrash metala hard rock speed metal (en) rock psikodelikoa |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa baxua bateria pianoa musika teklatua |
Diskoetxea | Columbia Records Cantora Records (en) |
Andrew VanWyngarden (Columbia (Missouri), 1983ko otsailaren 1a) MGMT bandako abeslari nagusia eta gitarrista da.
Andrew VanWyngarden Columbia (Missouri)n jaio zen, 1983ko otsailaren 1ean. Aita Bruce VanWyngarden du, Memphis Flyer egunkariaren editorea[1].
Arrebaren grabazioak izan ziren bere lehenengo eragin eta aitaren gitarra elektrikoa ere gertu izan zuen. Hala ere, Andrew paleontologo izatearekin zebilen ametsetan eta dinosauroak ikertzearekin. White Station High School eskolara joan zen.
Bigarren Hezkuntzan ari zen bitartean sortu zuen lehen banda: Accidental Mersh. Hank Sullivant, MGMTko gitarra izango zena ere, banda horretako kide izan zen. Aldi berean, Andrew beste proiektu batean ere bazegoen murgilduta, Glitter Penis, eta, Dan Treharnerekin batera, abesti-parodiak sortu eta grabatu zituzten, baina ez zuten sekula zuzenean jo.
VanWyngarden Wesleyana unibertsitatera joan zen eta Super Volcano izeneko abestia idatzi eta abestu zuen han. Hortxe ezagutuko zuen Ben Goldwasser, MGMTren sortzaileetako bat. Hasiera batean, The Management izena jarri zioten taldeari, baina bazen britainiar talde bat izen berarekin eta MGMT deitu zioten gero. Kids izan zen lehenengotako abestia, We (Don't) Care EP-an sartu zutena (The Management izenez ere ezaguna)
Ez zen Andrew-ren proiektu bakarra izan; Kevin Barnes de Of Montrealekin izan zen Blikk Fang proiektuan[2].
Gustukoen dituen zuzendarien artean Werner Herzog, David Lynch edo Federico Fellini daude[3].
Berak idatzi ohi ditu MGMT bandaren abesti gehienak. Congratulations da azken ekoizpena eta Siberian Breaks da lan horretan gehien gustatzen zaion kanta.