Andrias | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Amphibia |
Ordena | Caudata |
Familia | Cryptobranchidae |
Generoa | Andrias Tschudi, 1837 |
Andrias anfibio genero bat da, Caudata ordenaren barruko Cryptobranchidae familian sailkatua. Munduko salamandra erraldoi handienak biltzen ditu, tartean japoniar Andrias japonicus, 150 cm-ko luzera duena, eta txinatar Andrias davidianus, 180 cm-ra iristen dena.[1] Beste espeziea, Andrias scheuchzeri, bere fosilengatik bakarrik ezagutzen dugu, eta autore batzuen ustez, A. davidianus espezie bera da, bere sinonimo bat.
1726an Johann Jakob Scheuchzer mediku suediarrak Homo diluvii testis (Uholdearen lekuko) bezalako fosil bat deskribatu zuen, Bibliako uholdean ito zen gizaki baten hondakinak zirelakoan. Haarlemgo Teylersen museoak 1802an lortu zuen fosila, eta oraindik ikusgai dago. 1812an, Georges Cuvierrek fosila aztertu zuen, eta salamandra erraldoi gisa zela esan zuen. Urte batzuk geroago, 1931n, Hollek salamandra scheuchzeri izena jarri zion, Scheuchzerren omenez, eta 1937an Tschudik genero berri bati eman zion izena, Andrias ("gizakiaren irudia"), espeziea Andrias scheuchzeri (Scheuchzerren gizona) bihurtuz.
Hona hemen Chai et al (2022).[2] eta Vasilyan et al (2013)[3] adituek proposatutakoa:
Andrias |
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eta hemen Fang et al (2018) adituek proposatutakoa:[4]
Andrias |
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||