Andrija Mohorovicic | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Volosko (en) , 1857ko urtarrilaren 23a |
Herrialdea | Jugoslaviako Erresuma Cisleithania Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma Austriar Inperioa |
Heriotza | Zagreb, 1936ko abenduaren 18a (79 urte) |
Hobiratze lekua | Mirogoj |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Pragako Karolen Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Hizkuntzak | Kroaziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | meteorologoa, sismologoa, unibertsitateko irakaslea, geologoa eta geophysicist (en) |
Lantokia(k) | Zagreb |
Enplegatzailea(k) | Zagrebeko Unibertsitatea |
Kidetza | Croatian Academy of Sciences and Arts (en) |
Andrija Mohorovicic (Volosko, 1857ko urtarrilaren 23a - Zagreb, 1936ko abenduaren 18a) kroaziar geologoa izan zen. Zagrebeko unibertsitateko irakasle izan zen. Uhin sismikoak aztertu zituen, uhinen hedapenari dagokionez batez ere, eta epizentroak non zeuden zehaztasunez kalkulatu zuen. 1909an lurrazalaren eta erdiko geruzaren artean eten bat aurkitu zuen, egun "Mohorovičić etenunea" bezala ezagutzen dena: lurrazalaren eta erdiko geruzaren artean dagoen etena, bi geruza horiek bereizten dituena. Eten horretan harrien ezaugarriak aldatzen dira, eta baita uhin sismikoen lastertasuna ere. Mohorovicicen etena oso sakon dago, kontinenteen azpian 35 km-ra eta itsas hondotik 5 km ingurura.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrija Mohorovicic |