Ange-Jacques Gabriel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1698ko urriaren 23a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1782ko urtarrilaren 4a (83 urte) |
Familia | |
Aita | Jacques Gabriel |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Lantokia(k) | Paris |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Académie Royale d'Architecture (en) |
Ange-Jacques Gabriel (Paris, Frantzia, 1698ko urriaren 23a - Paris, Frantzia, 1782ko urtarrilaren 4a) frantses arkitektoa eta dekoratzailea izan zen.
Jacques bere aitarekin lan egin zuen, eta ondoren aitaren lekua hartu zuen erregearen lehen arkitekto eta Arkitekturako Akademiako lehendakari gisa.
Erregearen egoitza batzuk eraberritu zituen; Fontainebleau, Compiègne, Choisy eta Bloisekoak eraberritu eta Versaillesko hegaletako bat hasi zuen. Versallesko Erret-opera (1769 ) eta Petit Trianon (1762-1768) eraiki zituen. Parisen, Luis XIV.aren Plaza (gaur Concorde plaza) eraiki zuen, eta baita haren inguruko bi eraikuntza ere (1762-1770). Eskola Militarra ere berak egin zuen (1751-1775).
Frantziako arkitektura klasikoaren ezaugarriak agertu zituen bere lanetan.