Angela Sommer-Bodenburg | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Reinbek, 1948ko abenduaren 18a (76 urte) |
Herrialdea | Alemania |
Lehen hizkuntza | alemana |
Hezkuntza | |
Heziketa | Hanburgoko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, gidoilaria eta haur literaturaren idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
angelasommer-bodenburg.com | |
|
Angela Sommer-Bodenburg (Reinbek, Schleswig-Holstein, 1948ko abenduaren 18) idazle alemaniar ezaguna da. Bere arrakasta haur literaturaren lanei esker izan da. Der kleine Vampir, Banpiro txikia, haurren artean oso pertsonaia ezaguna da; hari buruzko liburu-bilduma du egileak eta milioika liburu saldu ditu. Bere eleberriak euskaraz ere irakur daitezke.
Hamburgoko Unibertsitatean hezkuntza, pedagogia eta soziologia ikasi zuen. Irakaskuntzan hamabi urte aritu zen baina, azkenean, buru-belarri bere zaletasun handienetan murgildu zen: margolaritzan eta literaturan. Berrogei liburu baino gehiago plazaratu ditu, gehienak haurrei zuzenduta, eleberriak baina baita ere poesia. Haren lanak antzerkira, irratira, zinemara eta telebistara eramanak izan dira.
Gaur egun Estatu Batuetan bizi da, Silver Cityn, (Mexiko Berrian).[1]