Anna Burns

Anna Burns

(2020)
Bizitza
JaiotzaBelfast1962ko martxoaren 7a (62 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
Ezkontidea(k)John M. McKeon (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaSt Gemma's High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea eta idazlea
Jasotako sariak

Anna Burns (Belfast, 1962) Ipar Irlandako idazlea da, Ipar Irlandako Booker Sariaren irabazlea.[1]

Belfasten jaio zen eta Ardoyne langile auzo katolikoan hazi zen. St Gemma's High School-en ikasi zuen. 1987an, Londresera joan zen bizitzera. 2014. urtetik aurrera, bere bizilekua East Sussexen ezarri zen, Ingalaterrako hegoaldeko kostaldean. [2]

Idazle ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehen eleberria, No Bones, Ipar Irlandako gatazkan Belfasten hazi zen neska gazte baten bizitzaren kontakizuna da. Nobelan islatzen den egiturarik gabeko familiak Ipar Irlandako egoera politikoa sinbolizatzen du.[3] No Bones- ek irabazi zuen Royal Society of Literature- k emandako 2001eko Winifred Holtby Memorial saria Erresuma Batuko eta Irlandako urteko eskualde mailako eleberri onenari. Ipar Irlandako literaturaren arazoak azaltzen dituzten eleberrien artean, No Bones eleberri hau obra garrantzitsutzat jotzen da eta James Joyceren dublindarrekin alderatu da Belfasteko jendearen eguneroko hizkuntzara hurbiltzeagatik.

Bere bigarren eleberria, Little Constructions, 2007an argitaratu zuen Fourth Estate-k ( HarperCollins argitaletxearen jabetzakoa). Istorio ilun, komiko eta ironikoa da, gaizkileen familia hurbileko emakumezko batena, misio bat esleitzen zaiona. [4]

2018an, Anna Burnsek Man Booker saria irabazi zuen Milkman hirugarren eleberriagatik, saria irabazi zuen Ipar Irlandako lehen idazlea izanik. Ekitaldiaren ostean, Graywolf Press-ek iragarri zuen " Milkman " Estatu Batuetan argitaratuko zuela 2018ko abenduaren 11n.[5] Milkman nobela esperimentala da, non narratzailea izenik gabeko "ahizpa ertaina" bezala ezagutzen dena, askoz zaharragoa den Milkman paramilitarrak jazartzen duen.

  • No Bones (2001)
  • Little Constructions (2007)
  • Milkman (2018)[6]
  • Mostly Hero (2014)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Anna Burns» Letras Libres (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).
  2. Information from the book cover of No Bones
  3. (Ingelesez) McNamee, Eoin. «Anna Burns: I had to get myself some distance away from the Troubles» The Irish Times (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).
  4. Lucy Ellmann, "Trigger happy," The Guardian, 9 June 2007.
  5. «Anna Burns wins 50th Man Booker Prize with Milkman! | The Booker Prizes» thebookerprizes.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).
  6. Ezkerra, Estibalitz. «Emakumeentzat, emakumerik gabe» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).
  7. Winners of the National Book Critics Circle Awards 2018
  8. (Gaztelaniaz) Fernández, Laura. (2019-05-15). «Anna Burns: “Vivimos ya en una distopía”» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]