Anna Grodzka | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Krzysztof Bogdan Bęgowski | ||
Jaiotza | Otwock, 1954ko martxoaren 16a (70 urte) | ||
Herrialdea | Polonia | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Faculty of Psychology, University of Warsaw (en) | ||
Hizkuntzak | poloniera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta aktibista | ||
Lantokia(k) | Varsovia | ||
Mugimendua | transidentity (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | ateismoa | ||
Alderdi politikoa | Palikot's Movement (en) Poloniako Langileen Alderdi Batua The Greens (en) Polska Partia Socjalistyczna (en) Social Democracy of the Republic of Poland (en) Democratic Left Alliance (en) | ||
annagrodzka.pl |
Anna Grodzka (Otwock, Polonia, 1954ko martxoaren 16a) poloniar politikaria da. 2011ko Poloniako hauteskunde orokorretan Palikoten Mugimendua izeneko alderdi politiko ezkertiar eta liberalaren baitan hautagai aurkeztu zen eta Sejmerako (Poloniako Parlamentuko Behe Ganbera) hautatua atera zen. Hori dela eta, Poloniako historiako lehenengo parlamentari transgeneroa bilakatu zen. 2014ko ekainean, Grodzkak Berdeak alderdiarekin bat egin zuen.
Grodzka, jaiotza izenez Krzysztof Bogdan Bęgowski, Otwocken jaio zen 1954an. Sexu-trantsizioa egin aurretik, ezkonduta egon zen eta seme bat eduki zuen. 2009an egin zuen trantsizioa, 2007an bere emazteaz dibortziatu eta gero.
Psikologia klinikoa ikasi zuen Varsoviako Unibertsitatean. Bere ikasketa garaian, Grodzka Poloniako Langileen Alderdi Batuko eta Poloniako Ikasleen Elkarteko kide izan zen.