Anna Illés | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Budapest, 1994ko otsailaren 21a (30 urte) |
Herrialdea | Hungaria |
Jarduerak | |
Jarduerak | waterpolo jokalaria |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 73 kilogramo |
Altuera | 180 zentimetro |
Anna Krisztina Illés (Budapest, Hungaria, 1994ko otsailaren 21a) waterpolo jokalari hungariarra da, brontzezko domina olinpikoa eta Europako txapelduna.
2009an, laugarren izan zen Khanty-Mansiysk-en U18 Munduko Txapelketan. Hurrengo urtean, bosgarren egin zuen Napolesko 20 urtez azpiko Europako Txapelketan. 2010ean, brontzezko domina irabazi zuen U17 Europako Txapelketan, eta, 2011n, zilarrezkoa. 2011ko U20 Munduko Txapelketan, bigarren izan zen. Helduen arteko Munduko Txapelketan, bederatzigarren izan zen. 2012an, helduen selekzioko jokalari gisa, brontzezko domina irabazi zuen Europako Txapelketan. Urte berean, podiumeko bigarren postuan egon zen U19 Europako Txapelketan eta U18 Munduko Txapelketan.
2013ko Emakumeen Munduko Waterpolo Ligan, laugarren izan zen. 2013ko Munduko Waterpolo Txapelketan, brontzezko domina irabazi zuen, eta, junior mailako Munduko Txapelketan, seigarren sailkatu zen.
2014an, laugarren geratu zen bere klubarekin AEBko NCAA Txapelketan[1].
2015eko Emakumeen Munduko Waterpolo Txapelketan, bederatzigarren sailkatu zen. Urrezko domina irabazi zuen 2016ko Emakumeen Europako Waterpolo Txapelketan[2]. 2021era atzeratutako Tokioko Olinpiar Jokoetan, brontzezko domina lortuko zuen taldeko kide izan zen[3].
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezko domina irabaziko du Hungariako taldearekin, AEBkoaren (urrezkoa) eta Espainiakoaren (zilarrezkoa) atzetik sailkatuz. Hauek osatuko dute Hungariako taldea: Edina Gangl, Krisztina Garda, Gréta Gurisatti, Anikó Gyöngyössy, Anna Illés, Rita Keszthelyi, Dóra Leimeter, Alda Magyari, Rebecca Parkes, Natasa Rybanska, Dorottya Szilágyi, Gabriella Szűcs eta Vanda Vályi-k[4][5].
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia |
Waterpoloa emakumezkoa[6]. |