Anne de Rochechouart Mortemart | |||||
---|---|---|---|---|---|
1926 - 1933 - Élaine Greffulhe (en) →
1901 - 1903 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Marie Adrienne Anne Victurnienne Clémentine de Rochechouart de Mortemart | ||||
Jaiotza | former 1st arrondissement of Paris (en) , 1847ko otsailaren 10a | ||||
Herrialdea | Frantzia | ||||
Heriotza | Dampierre jauregia, 1933ko otsailaren 3a (85 urte) | ||||
Familia | |||||
Aita | Louis de Rochechouart de Mortemart | ||||
Ama | Marie-Clémentine de Chevigné | ||||
Ezkontidea(k) | Emmanuel de Crussol d'Uzès (en) (1867ko maiatzaren 10a - | ||||
Seme-alabak | |||||
Leinua | House of Rochechouart (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | poeta, automobil-pilotua, eskultorea, enpresaburua eta Wolfcatcher Royal (en) | ||||
Jasotako sariak | |||||
Izengoitia(k) | Manuéla | ||||
Marie Adrienne Anne Victurnienne Clémentine de Rochechouart de Mortemart, Uzès-eko dukesa Paris, 1847ko otsailaren 10a – Dampierre-en-Yvelines, 1933ko otsailaren 3a) frantziar automobil-pilotua, eskultorea, poeta eta enpresaburua izan zen. Frantzian gidatzeko lizentziaren pareko baimena izan zuen lehen emakumea, Camille du Gastekin batera. Isuna jaso zuen [1]lehen emakumea izan zen, 15 km orduko abiaduran gidatzeagatik, 12km orduko baino ezin zen sasoian.[2]
Louis de Rochechouart de Mortemart Mortemarteko kondearen eta Marie-Clémentine Chevignekoaren alaba izan zen. Bere amona Barbe-Nicole Clicquot-Ponsardin izan zen, "Xanpainaren dama handia" edo "Clicquot alarguna" izenez ezaguna, izen bereko xanpaina ekoizten zuen etxearen jabea, dekantazio eta etiketaren asmatzailea.
Haurtzaro gaixoti baten ostean, Parisen 1876ko maiatzaren 10ean Emmanuel de Crussol d'Uzès, Crussoleko dukearekin (eta gero Uzèsko dukea 1872an) ezkontzeagatik Dukesa titulua jaso zuen, Lau seme-alaba izan zituzten.
George Boulanger jeneralaren jarduera politikoak finantzatu zituen. Horren zain, Philippe Joera politiko orleanistakoa izanik, Uzèsko dukesak Georges Boulanger d'Orleansi monarkia berrezartzen lagun ziezaion, eta, horren ondorioz, bere aberastasun neurrigabearen zati bat galdu zuen.
Uzèsko dukesa izan zen, Camille du Gastekin batera, 1897an gidabaimenaren baliokidea jaso zuen lehen emakumea, eta baita abiadura handiegiagatik isuna jaso zuen lehen emakumea ere, 12 kph-ra baino ezin zen leku batean 15 kph-ra gidatzeagatik.[3]
Boulanger jeneralaren 1887tik 1890era arteko kanpainaren babesle nagusia izan zen; Frantziako Gazteen Federazio Nazionala (Fédération nationale des Jaunes de France) ere babestu zuen, sozialisten aurka zegoen sindikatu antesemita, greben kontrakoa zena eta klase sozialen arteko elkarlana sustatzen zuena.