Another Earth | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2011 |
Izenburua | Another Earth |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zientzia-fikziozko filma eta film dramatikoa |
Iraupena | 93 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Connecticut |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Mike Cahill (en) |
Gidoigilea(k) | Mike Cahill (en) Brit Marling |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Mike Cahill (en) Brit Marling |
Edizioa | Mike Cahill (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Fall On Your Sword (en) |
Argazki-zuzendaria | Mike Cahill (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Connecticut eta Counter-Earth (en) |
Historia | |
Jasotako sariak | |
anotherearth.com | |
Another Earth 2011ko Mike Cahill estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko drama film independente bat da. Brit Marling, William Mapother eta Robin Lord Taylor aktoreek antzeztu zuten.
2011ko urtarrilaren 24an Sundanceko Zinemaldian estreinatu zen.
Rhoda Williams (Brit Marling) kosmoa ikertzeko zaletasuna eta asmoa duen 17 urtetako neska buruargi bat da, Massachusettseko Teknologia Institutua astrofisika programa batean ikasteko onartu berri dutenez bere lagunekin ospatu eta edan ondoren etxerako bidean alkoholaren eraginpean, bakarrik eta bere autoa gidatzen doala irratian eguzki sisteman Lurraren planeta bikoiztu bat topatu dutenaren albistea harriduraz entzungo du.
Une horretan, eta izarrei begira bere barne gogoetan doala, bidegurutze batean ustekabean stop bat gelditu gabe pasatu eta nahigabe bestaldean geldirik zegoen auto batekin aurrez-aurre talka egingo du. Beste autoan, John Burroughs (William Mapother) musikagile arrakastatsua, haurdun dagoen bere emaztea eta bien semea daude: kolpe itzelaren ondorioz John konorterik gabe gelditu eta gainontzeko bere senideak hilik geldituko dira, aldiz Rhoda lur jota eta zer egin jakin gabe geldituko da. Ondorioz, Rhoda atxilotua, epaitua eta espetxeratua izango da.
Lau urte espetxean eta isolaturik egon ondoren Rhoda aske geldituko da. Jada ez da etorkizun handia zuen neska hura eta institutu batean garbitzaile lana onartu beharko du. Lasterrera, bai Rhonda nahiz John, planeta berri hura topatu zuten gau hura neska gaztearen eta musikagilearen patuak zorigaiztoko istripuaren bidez elkartu zituela jabetuko dira.