Antoine Dupont | |
---|---|
(2023) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Lannemezan, 1996ko azaroaren 15a (28 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria eta zazpiko errugbi jokalaria |
Posizio edo espezialitatea | uztartze-erdilaria |
Pisua | 84 kilogramo |
Altuera | 175 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Antoine Dupont (Lanamesa, 1996ko azaroaren 15a) frantziar errugbi jokalaria da, uztartze-erdilari postuan aritzen dena. Top 14ko Stade Toulousain taldean jokatzen du 2017tik. 2017ko martxoaren 11n egin zuen debuta Frantziako selekzioarekin, Erroman, Italiaren aurka.[1]. Sei Nazioen Txapelketako gizonezko jokalaririk onena hautatu zuten 2020an,[2] 2022an,[3] eta 2023an.[4] 2021ean, berriz, World Rugbyren urteko gizonezko jokalari onena izendatu zuten.[5]