Antonio Gades | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Antonio Esteve Ródenas |
Jaiotza | Elda, 1936ko azaroaren 14a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 2004ko uztailaren 20a (67 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Marujita Díaz Marisol (1982, 1981 - 1986) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | dantzaria, koreografoa, gidoilaria, ballet-irakaslea, ballet dantzaria, aktorea eta errealizadorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Kubako Alderdi Komunista Espainiako Herrietako Alderdi Komunista |
|
Antonio Gades (Elda, Alacant, 1936 – Madril, 2004) espainiar dantzaria izan zen.
Hamazazpi urte zituela hasi zen dantzan, Pilar Lópezen Konpainian. 1960an Italiara jo zuen. Han ikasi zuen dantzaren teknika akademikoa (Anton Dolinekin); 1963an Espainiara itzuli zen, eta bere Konpainia sortu zuen. New Yorkeko Nazioarteko Azokari esker (1964) egin zen ezagun mundu osoan, eta hurrengo hamarkadan nonahi jaso zituen txalo-zaparradak, batez ere F. García Lorcaren hainbat obraren (Odolezko ezteiak) egokitzapenak dantzatuz. Hainbat film ere egin zituen, batez ere Carlos Saurarekin (Odolezko ezteiak, Carmen, Maitasun sorgindua). Alicia Alonsorekin batera aritu zen Kubako Ballet Nazionalean (1978-1980), eta 1980an Espainiakoaren zuzendari izendatu zuten. Komunista militantea izan zen eta Espainiako Herrietako Alderdi Komunistako kide izan zen.