Antonio García-Trevijano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Alhama de Granada, 1927ko uztailaren 18a |
Herrialdea | Espainia |
Bizilekua | Madril |
Heriotza | Madril, 2018ko otsailaren 28a (90 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abokatua, legelaria, filosofoa, arte-kritikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Granadako Unibertsitatea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Antonio Garcia-Trevijano Forte (Granada, Espainia, 1927ko uztailaren 18a - Madril, 2018ko otsailaren 28a) ideologia errepublikanoko politikari eta pentsalaria izan zen. Merkataritza Zuzenbideko irakasle izan zen Granadako Unibertsitatean, bai eta notarioa ere. Abokatu gisa egin zuen lan, Madrideko Eskolan erregistratua 1960. urtetik. Ezkondua, bi seme-alaba izan zituen.
Atal honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Antonio García-Trevijano gaztetatik errepublikazale konbentzitua zen eta Francisco Francoren diktaduraren aurka borrokan aritutako pertsonaia esanguratsuenetako bat izan zen: aita, jabetzaren erregistratzailea, Fernando de los Ríosen taldeko errepublikazalea zen jada. Langile Komisioak sindikatuak 1967an Madrilgo Castilla plazako Medias Vilma fabrikan antolatu zuen bilera klandestinoaren bultzatzaile nagusia izan zen. Urte horretan bertan Langile Komisioak greba bat antolatu zuen.
1968ko martxoan Hotel Melián mahai-ingurua antolatu zuen Jean-Jacques Servan-Schreiberen ''The American Challenge'' liburuaren gainean, bi mila pertsona ikusle zirelarik. Mahai-inguru hau diktaduraren aurkako askatasun agerraldia izan zen, baita Parisen emango zen gazteriaren iraultzaren (1968ko Maiatza) aurrekaria ere.
Urte horretan bertan, Ekuatore Gineako independentzian parte hartu zuen, haren konstituzio demokratiko bat idatziz. Konstituzio hau Francoren gobernuak indargabetu zuen Miguel Herrero y Rodríguez de Miñónek idatzitakoa inposatuz. Era horretan, Francisco Macías Nguema biziarteko Presidente izendatzea ahalbidetu zen.
1974ean Francok Joan Karlos I.a oinordeko izendatzearen aurka azaldu zen Parisen antolatu zituen Juan de Borbón, Ruedo Ibérico eta talde errepublikanoaren arteko bileretan. Urte berean Junta Democrática de Españako antolatzaile eta koordinatzaile izan zen, manifestu guztiak idatzi eta Espainia osoan zehar ehun bat Junta lokal eta sektorial sortuz. Juntaren aurkezpen hitzaldia eman zuen Europako Legebiltzarrean, Estrasburgon.
1976an Coordinación Democrática eratu zuen, bat eginez Plataforma de Convergencia eta Junta Democrática de España: ezagunagoa da ''Platajunta'' izenez. Urte horretan antolatu zuen haren Estatu mailako lehen manifestazioa, Amnistia-Askatasuna eslogana aldarrikatuz; García-Trevijano Las Palmaseko manifestaldiaren buru izan zen. Geroago, oposizioko ANRD ekutoreginear taldeak salatu zuen Macíasen krimenen sopikuntzat eta Ekuatore Gineako ustelkeriarekin aberastu izanaz.[1] Arrazoi horrengatik Platajuntatik egotzi zuten. Espainiako Alderdi Komunista egozketaren alde zegoen, Espainiako Alderdi Sozialista, aurka.
1977an Reporter aldizkaria sortu zuen, non 50 artikulu baino gehiagotan, publikoki salatzen duen Adolfo Suárezek legalizaturiko alderdi politiko klandestinoen eta Antonio García-Trevijano Forteren artean sinaturiko konpromisoari traizioa. Alderdi politikoak Errepublika izateko aukera emango ez zion Konstituziorik ez sinatzeko konpromisoa hartu zuten, errespetatu ez zutena.
Askatasun politikoaren alde egindako lanaren ondorioz, ''Pueblo'' egunkarian difamazio kanpaina bat jasan zuen eta Ekuatore Gineako kontua dela eta,Ordena Publikoko Auzitegian Jaime Mariscal de Gantek goi traizioagatik epaitu zuen. Era berean, pasaportea bost bider kendu, bi isun, hiru atxiloketa eta atentatu larri bat ere pairatu zituen, Franco hilzorian zegoenean BBCri egindako deklarazio batzuengatik. Azken deklarazio horiengatik ere Ordena Publikoko Epaitegian Rafael Gómez Chaparrok epaitu zuen, estatu formaren aurkako delitu batengatik. Era berean, lau hilabetez kartzelatua izan zen Manuel Fraga Iribarneren aginduz. Bere hitzetan, ez zuen bere burua errepublikanotzat jotzen, baizik eta "errepubliko"tzat.
« | [...] Ni ez naiz errepublikanoa, errepublikanoa denak pasiboki onartzen du errepublika, errepublikaren aldekoa da. Ni, ordea, "errepublikoa" naiz. Errepubliko bat errepublikaren estatista bat da, gai publikoetan aditua eta "heren laokratiko" horren partaide, antzinako Greziatik datorren kontzeptua: "laos"ek herria esan nahi du, eta Greziako herri haren zati batek gauzen jatorria aldatu nahi zuen. | » |
Antonio García-Trevijano.[2] |
1994ean Antonio García-Trevijanok El discurso de la República argitara eman zuen urtean, José Luis de Vilallongak Felipe Gonzálezen gobernua boteretik kentzeko eta Joan Karlos I.a erregea ahultzeko konplot bat antolatzen aritzea leporatu zion García-Trevijanori ''La Vanguardia'' egunkarian; era honetan, Trevijano bera presidente izango zuen Errepublika bat ezarri ahal izateko. Bere aliatuak Pedro J. Ramírez, El Mundo egunkariko zuzendaria, eta Mario Conde bankaria zirela zioen.[3]
AEPIren sortzaile eta kide da 1998an, prentsa eta irrati zuzendariekin batera Felipe Gonzálezen gobernuaren ustelkeria salaketa antolatzeko. Eztabaida eta mahai-inguruetan parte hartu izan zuen sarritan, biltzar edota telebista saioetan. Movimiento de los Ciudadanos hacia la República Constitucional (MCRC) mugimenduko hizlari eta buru izan zen.
2013. urtean Wikileaks erakundeak erabiltzaileen eskura jarritako dokumentu bilatzaileari esker, García-Trevijanok 40 urtean salatutako trantsizio garaiko alderdi politikoen traizioa agerian utzi dute. Dokumentu ofizial horietan, Estatu Batuen eta beste zenbait agentzia internazionalen informatzaileek 1974-1975 urteetan Espainiako trantsizioaren garaian izandako egoera politiko-sozialaren analisiak ageri dira, non García-Trevijano Francoren aurkako borrokaren buru identifikatzen duten. Era berean, PSOEk zuzenduriko difamazio kanpaina eta jasan zuen atentatuari buruzko informazioa aurki daiteke.
Sarean, bere blogean biltzen zituen bere idatziak (www.antoniogarciatrevijano.com) eta Diario de la República Constitucional egunkarian. Zuzenbide pribatuaren inguruko zenbait monografia ere idatzi zituen, aipatutako Reporter aldizkariko artikuluak, mila prentsa artikulu baino gehiago ABC, El País, El Independiente, El Mundo, La Razón eta Ahora egunkarietan. Horrez gain, arte liburu bat: Donatello, escultor de la infancia eta argitaratu gabeko estetika gaineko bat: Necesidad de un retorno a la belleza idatzi zituen. Sarean topa daitezke ere gaur egungo egoera politiko eta ekonomikoari buruzko eztabaidak jorratzen diren irratsaioaren podcastak.