Antonio García-Trevijano

Antonio García-Trevijano

Bizitza
JaiotzaAlhama de Granada1927ko uztailaren 18a
Herrialdea Espainia
BizilekuaMadril
HeriotzaMadril2018ko otsailaren 28a (90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua, legelaria, filosofoa, arte-kritikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Granadako Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

Twitter: gtrevijano Edit the value on Wikidata

Antonio Garcia-Trevijano Forte (Granada, Espainia, 1927ko uztailaren 18a - Madril, 2018ko otsailaren 28a) ideologia errepublikanoko politikari eta pentsalaria izan zen. Merkataritza Zuzenbideko irakasle izan zen Granadako Unibertsitatean, bai eta notarioa ere. Abokatu gisa egin zuen lan, Madrideko Eskolan erregistratua 1960. urtetik. Ezkondua, bi seme-alaba izan zituen.

Jardun politikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frankismoa (1939-1975) eta Espainiako trantsizioa (1975-1982)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antonio García-Trevijano gaztetatik errepublikazale konbentzitua zen eta Francisco Francoren diktaduraren aurka borrokan aritutako pertsonaia esanguratsuenetako bat izan zen: aita, jabetzaren erregistratzailea, Fernando de los Ríosen taldeko errepublikazalea zen jada. Langile Komisioak sindikatuak 1967an Madrilgo Castilla plazako Medias Vilma fabrikan antolatu zuen bilera klandestinoaren bultzatzaile nagusia izan zen. Urte horretan bertan Langile Komisioak greba bat antolatu zuen.

1968ko martxoan Hotel Melián mahai-ingurua antolatu zuen Jean-Jacques Servan-Schreiberen ''The American Challenge'' liburuaren gainean, bi mila pertsona ikusle zirelarik. Mahai-inguru hau diktaduraren aurkako askatasun agerraldia izan zen, baita Parisen emango zen gazteriaren iraultzaren (1968ko Maiatza) aurrekaria ere.

Urte horretan bertan, Ekuatore Gineako independentzian parte hartu zuen, haren konstituzio demokratiko bat idatziz. Konstituzio hau Francoren gobernuak indargabetu zuen Miguel Herrero y Rodríguez de Miñónek idatzitakoa inposatuz. Era horretan, Francisco Macías Nguema biziarteko Presidente izendatzea ahalbidetu zen.

1974ean Francok Joan Karlos I.a oinordeko izendatzearen aurka azaldu zen Parisen antolatu zituen Juan de Borbón, Ruedo Ibérico eta talde errepublikanoaren arteko bileretan. Urte berean Junta Democrática de Españako antolatzaile eta koordinatzaile izan zen, manifestu guztiak idatzi eta Espainia osoan zehar ehun bat Junta lokal eta sektorial sortuz. Juntaren aurkezpen hitzaldia eman zuen Europako Legebiltzarrean, Estrasburgon.

1976an Coordinación Democrática eratu zuen, bat eginez Plataforma de Convergencia eta Junta Democrática de España: ezagunagoa da ''Platajunta'' izenez. Urte horretan antolatu zuen haren Estatu mailako lehen manifestazioa, Amnistia-Askatasuna eslogana aldarrikatuz; García-Trevijano Las Palmaseko manifestaldiaren buru izan zen. Geroago, oposizioko ANRD ekutoreginear taldeak salatu zuen Macíasen krimenen sopikuntzat eta Ekuatore Gineako ustelkeriarekin aberastu izanaz.[1] Arrazoi horrengatik Platajuntatik egotzi zuten. Espainiako Alderdi Komunista egozketaren alde zegoen, Espainiako Alderdi Sozialista, aurka.

1977an Reporter aldizkaria sortu zuen, non 50 artikulu baino gehiagotan, publikoki salatzen duen Adolfo Suárezek legalizaturiko alderdi politiko klandestinoen eta Antonio García-Trevijano Forteren artean sinaturiko konpromisoari traizioa. Alderdi politikoak Errepublika izateko aukera emango ez zion Konstituziorik ez sinatzeko konpromisoa hartu zuten, errespetatu ez zutena.

Askatasun politikoaren alde egindako lanaren ondorioz, ''Pueblo'' egunkarian difamazio kanpaina bat jasan zuen eta Ekuatore Gineako kontua dela eta,Ordena Publikoko Auzitegian Jaime Mariscal de Gantek goi traizioagatik epaitu zuen. Era berean, pasaportea bost bider kendu, bi isun, hiru atxiloketa eta atentatu larri bat ere pairatu zituen, Franco hilzorian zegoenean BBCri egindako deklarazio batzuengatik. Azken deklarazio horiengatik ere Ordena Publikoko Epaitegian Rafael Gómez Chaparrok epaitu zuen, estatu formaren aurkako delitu batengatik. Era berean, lau hilabetez kartzelatua izan zen Manuel Fraga Iribarneren aginduz. Bere hitzetan, ez zuen bere burua errepublikanotzat jotzen, baizik eta "errepubliko"tzat.

« [...] Ni ez naiz errepublikanoa, errepublikanoa denak pasiboki onartzen du errepublika, errepublikaren aldekoa da. Ni, ordea, "errepublikoa" naiz. Errepubliko bat errepublikaren estatista bat da, gai publikoetan aditua eta "heren laokratiko" horren partaide, antzinako Greziatik datorren kontzeptua: "laos"ek herria esan nahi du, eta Greziako herri haren zati batek gauzen jatorria aldatu nahi zuen. »
Antonio García-Trevijano.[2]

1990. eta 2000. urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1994ean Antonio García-Trevijanok El discurso de la República argitara eman zuen urtean, José Luis de Vilallongak Felipe Gonzálezen gobernua boteretik kentzeko eta Joan Karlos I.a erregea ahultzeko konplot bat antolatzen aritzea leporatu zion García-Trevijanori ''La Vanguardia'' egunkarian; era honetan, Trevijano bera presidente izango zuen Errepublika bat ezarri ahal izateko. Bere aliatuak Pedro J. Ramírez, El Mundo egunkariko zuzendaria, eta Mario Conde bankaria zirela zioen.[3]

AEPIren sortzaile eta kide da 1998an, prentsa eta irrati zuzendariekin batera Felipe Gonzálezen gobernuaren ustelkeria salaketa antolatzeko. Eztabaida eta mahai-inguruetan parte hartu izan zuen sarritan, biltzar edota telebista saioetan. Movimiento de los Ciudadanos hacia la República Constitucional (MCRC) mugimenduko hizlari eta buru izan zen.

2013. urtean Wikileaks erakundeak erabiltzaileen eskura jarritako dokumentu bilatzaileari esker, García-Trevijanok 40 urtean salatutako trantsizio garaiko alderdi politikoen traizioa agerian utzi dute. Dokumentu ofizial horietan, Estatu Batuen eta beste zenbait agentzia internazionalen informatzaileek 1974-1975 urteetan Espainiako trantsizioaren garaian izandako egoera politiko-sozialaren analisiak ageri dira, non García-Trevijano Francoren aurkako borrokaren buru identifikatzen duten. Era berean, PSOEk zuzenduriko difamazio kanpaina eta jasan zuen atentatuari buruzko informazioa aurki daiteke.

Sarean, bere blogean biltzen zituen bere idatziak (www.antoniogarciatrevijano.com) eta Diario de la República Constitucional egunkarian. Zuzenbide pribatuaren inguruko zenbait monografia ere idatzi zituen, aipatutako Reporter aldizkariko artikuluak, mila prentsa artikulu baino gehiago ABC, El País, El Independiente, El Mundo, La Razón eta Ahora egunkarietan. Horrez gain, arte liburu bat: Donatello, escultor de la infancia eta argitaratu gabeko estetika gaineko bat: Necesidad de un retorno a la belleza idatzi zituen. Sarean topa daitezke ere gaur egungo egoera politiko eta ekonomikoari buruzko eztabaidak jorratzen diren irratsaioaren podcastak.

  • García-Trevijano Forte, Antonio (2011). Libertad Constituyente. MCRC y Tictac ediciones. ISBN 978-84-8136-460-6.
  • García-Trevijano Forte, Antonio (2010). Teoría Pura de la república. El Buey Mudo. ISBN EAN: 9788493804053.
  • García-Trevijano Forte, Antonio (2008). De la modernidad al modernismo. Ateísmo Estético, Arte del Siglo XX. Landucci. ISBN 10: 9685893519, ISBN 13/Cód Barra: 9789685893510, EAN: 9789685893-51-0.
  • Prólogo a García Viñó, Manuel (2006). El País. La cultura como negocio. Txalaparta argitaletxea. ISBN 84-8136-456-8.
  • García-Trevijano Forte, Antonio (2001). Pasiones de servidumbre. Madrid: Foca. ISBN 84-95440-07-5.
  • Prólogo a Navarro Estevan, Joaquín (1998). Palacio de injusticia. Temas de Hoy. ISBN 84-7880-907-4.
  • García-Trevijano Forte, Antonio (1996). Frente a la gran mentira. Madrid: Espasa Calpe. ISBN 84-239-7741-2.
  • García-Trevijano Forte, Antonio (1994). El discurso de la República. Temas de Hoy S.A (T.H). ISBN 84-7880-445-5.
  • García-Trevijano Forte, Antonio (1977). La Alternativa Democratica. Plaza & Janés S.A. ISBN 10: 84-01-80547-3, ISBN 13: 9788401805479.
  • García-Trevijano Forte, Antonio (1977). Toda la verdad. Mi intervención en Guinea. Ediciones Dronte 1977. ISBN 84-366-0090-8.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. El amigo del tirano
  2. (Gaztelaniaz) Intereconomía telebista kateko Lágrimas en la lluvia saioa, 2011-10-16. YouTube webgunean ikusgai.
  3. (Gaztelaniaz) José Luis de Vilallonga: [http://hemeroteca.lavanguardia.com/preview/1994/08/22/pagina-13/34391342/pdf.html «García Trevijano», La Vanguardia, 1994-08-22.

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]