Antonio Okendo

Antonio Okendo

Bizitza
JaiotzaDonostia1577ko urria
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaCoruña1640ko ekainaren 7a (62 urte) (62 urte)
Familia
AitaMiguel Okendo
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakmarinela eta ofizierra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraEspainiako Itsas Armada
Graduaamiral
Parte hartutako gatazkakAnglo-espainiar Gerra
Battle of the Gulf of Cadiz (en) Itzuli
Laurogei Urteko Gerra
Battle of St. Kitts (en) Itzuli
Battle of Abrolhos (en) Itzuli
Battle of the Downs (en) Itzuli

Antonio Okendo Zandategi (Donostia, Gipuzkoa, 1577ko urria - Coruña, Espainia, 1640ko ekainaren 7a) itsasgizona eta militarra zen. Miguel Okendo almirantearen semea zen. Espainiako Errege Armadako almirante jenerala izan zen.

Donostian jaio zen 1577an eta 16 urte zituela Napoliko galeretan zerbitzatzera joan zen, Pedro de Toledo jeneralaren agintepean. Bere karrera gorabeheratsuan hainbat gudutan hartu zuen parte, bere ardurapeko ontzia inoiz galdu gabe, baina bereziki aipagarriak dira Brasilgo Pernambuco eta Todos Santos hiriak babestekoa (1631ko irailaren 12a), herbeheretarrak garaitu zituenekoa (1639ko irailaren 18a) eta Ingalaterraren kostaldeko The Downsekoa. Azken horretan, herbeheretarren ontzidiaren aurka, haiek baino baliabide gutxiagorekin borrokatu ostean, ontzi nagusia bakarrik geratu zen, egun osoan zehar etsaiaren ontzien eraso guztiz bortitzei jarki zitzaien eta atxilotu gabe ihes egitea lortu zuen. The Downseko gudaren ondoren Espainiara itzuli zen ontzi nagusiarekin eta salbatzea lortu zuten eta elkartu zitzaizkion ontzi gutxi batzuekin. Gaixorik eta akituta iritsi zen Coruñara (Espainia), eta hantxe hil zen 1640ko Gorpuzti egunean.

Okendoren estatua Okendo plazan, Victoria Eugenia antzokiaren eta Maria Cristina hotelaren artean, Donostian.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]