Aomori Nebuta Matsuri

Aomori Nebuta Matsuri
Datuak
Motamatsuri (en) Itzuli eta nebuta (en) Itzuli
HerrialdeaJaponia
Jarduera
Honen parteThree Great Festivals of Tōhoku (en) Itzuli
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: aomorinebuta Twitter: nebuta_official Instagram: aomorinebuta_official Edit the value on Wikidata

Aomori Nebuta Matsuri Aomori hirian urtero izaten den jaialdi ezaguna da, Tōhoku eskualdean dagoen ezagunena. 1980an Kultur Ondare Folkloriko Garrantzitsua izendatu zuten. Nebuta gurdietan doan gerlari baten irudia da.

Diotenez jaialdiaren sorrera honako kondaira hau da. Sakanoue no Tamuramaro (gerora shogun izango zenak) Mutsu probintziako borrokan etsaiaren atentzioa erakartzeko txistulariak eta danborjoleak erabiltzen zituen.

Edo eta Meiji Aroetan argiztaturiko gurdiak erabiltzea debekatu egin zuten sute arriskua zela eta, baina 1944tik aurrera debekua bertan behera utzi zen, kandela beharrean bonbillak erabiltzeko aukera baitzegoen.

Abuztuaren 2 eta 7 artean izaten da jaialdia. Abuztuaren 2 eta 6 artean ilunabarrero gurdi argiztatuak bata bestearen atzean pasatzen dira hiriaren erdialdean antolaturiko ibilbidean. Azkenengo egunean egunez izaten da desfilea eta gauean gurdiak itsasontzietan sartu eta itsasaldean egiten dute ibilbidea.

Talde bakoitzak bere gurdia eraikitzen du, baina ez gurdia bakarrik. Aurretik danbor-joleak joaten dira dozena erdi danborretako egitura batean. Ondoren txirulariak, txindatariak eta dantzariak eta azkena dator gurdia. 1962tik aurrera lehiaketa antolatzen da eta gurdirik politenak saria eramaten du.

Karasu-zoku (japonieraz: カラス族?, euskaraz: «bele taldea») ere badago. Hauek eltzez jantzi eta desfilean sartzen dira berau oztopatzeko.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.