Apolline Traoré | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Uagadugu, 1976 (47/48 urte) |
Herrialdea | Burkina Faso |
Hezkuntza | |
Heziketa | New York Film Academy (en) Emerson College (en) (1994 - 1998) Artean graduatu |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinemagilea, telebista zuzendaria eta film-zuzendaria |
|
Apolline Traoré (Uagadugú, Burkina Faso, 1976a) Burkina Fasoko zinemagilea da.[1][2] Kounandi (2004), Frontières (2017) eta The Price of Ignorance (2000) filmengatik ezaguna.
Traoré Uagadugun jaio zen. Bere aita diplomatikoa izan zen eta, beraz, munduko leku ezberdinetara bidaiatu ahal izan zuen. Bere familiarekin Estatu Batuetara bizitzera joan zen hamazazpi urte zituenean eta, orduan, ikasketak hasi zituen Boston-eko Emerson Collegen.
2000ko hamarkadan hainbat film labur zuzendu zituen. Horien artean The Price of Ignorance 2000n (Bostoneko bortxaketa baten biktimari buruzkoa) eta Kounandi 2003an, 2004ko Torontoko Nazioarteko Zinemaldirako hautatua izan zena. 2004an bere film luze propioa ekoitzi zuen, Sous la clarté de la lune.
Apolline Traoré Burkina Fasora buletatu zen 2005ean eta Idrissa Ouédraogo zinemagilearekin lan egiten hasi zen. 2008an Le testament telesaila zuzendu zuen. Ezaguna egin zuten film luzeak Moi Zaphira (2013)[3] eta Frontières (2017) izan ziren. Azken honek bi zari irabazi zituen 2017ko otsailean Ugaduguko Zinema eta Telebista Jaialdi Panafrikarrean.[4]