Appaloosa (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2008 |
Izenburua | Appaloosa |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, eleberri batean oinarritutako filma eta Westerna |
Iraupena | 114 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Appaloosa (en) ![]() |
Grabazio lekua(k) | Mexiko Berria, Albuquerque, Santa Fe eta Austin |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ed Harris |
Gidoigilea(k) | Ed Harris |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Ed Harris Robert Knott (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | New Line Cinema |
Edizioa | Kathryn Himoff (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jeff Beal |
Argazki-zuzendaria | Dean Semler |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Mexiko Berria |
welcometoappaloosa.warnerbros.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Appaloosa 2008ko Ed Harris zinema zuzendari eta aktorearen western film bat da. Bertan, Ed Harris aktoreaz gain, Viggo Mortensen, Renée Zellweger, Jeremy Irons eta Lance Henriksen aktoreek ere antzeztu zuten. Robert B. Parker idazlearen Appaloosa eleberrian oinarrituta dago.
Ohiko western generoko filmen moldetik at dago, Mendebalde Urruna aitzakiatzat hartuta, protagonisten psikologian sakontzen baita, bai eta pertsonen arteko harremanetan ere: adiskidetasuna, maitasuna... Horrela, gaur egungo jendearen arazoekin edo gorabehera pertsonalekin bat egiten duen istorioa kontatzen da.
2008ko Torontoko Zinemaldian estreinatu zen, eta urte bereko Bostongo Zinemaldian saritu.
1882, Mexiko Berria. Virgil Cole agentea (Ed Harris) eta haren adiskide Everett Hitch-ek (Viggo Mortensen) legerik gabeko hainbat udalerri baketzea lortu dute. Appaloosa mehatz udalerria bere sheriffa eta bere taldekideen hilketaren ondoren zaindaririk gabe geratutakoan, herritarrek Cole eta Hitchi bertaratzeko deitu eta hilketa horien arduraduna atxilotzeko eginkizuna eman diete. Halere, ez da lan erraza: Randall Bragg (Jeremy Irons), arrantxo gizon eta lurjabearen gizon ankerrei aurre egiteaz gain, Allison French (Renée Zellweger) emakume erakargarri nahiz faltsuaren portaerei ere aurre egin behar diete: horrek bi lagunen adiskidetasuna kolokan jarri du.