Ar Redadeg bretainiera hizkuntza sustatzeko 2008an estreinakoz ospatu zen lasterketa da. Bretainiar irakasle batzuk Arrigorriagako institutuarekin izan zituzten hartu-eman batzuen ondorioz harremanetan jarri eta gero sortu zitzaien ideia izan zen.
Diwanentzako dirua biltzea izan zen zuen lehen xedea, eta Korrikaren antzerako ereduari jarraitu zion. Lehendabiziko lasterketak 600 kilometro inguru bete zituen, Nantesetik Carhaixeraino.
Ar Redadeg lasterketaren bigarren edizioa 2010eko maiatzean egin zuten, 2009ko Korrikak delegazio bat bidali zuen bigarren Ar Redadeg prestatzeari begira.
Hortik aurrera, bi urtetik bi urtera Ar Redadega ospatu dute Bretainian.
Edizioa | Urtea | Kilometroak | Leloa |
---|---|---|---|
1 | 2008 | 600 | |
2 | 2010 | 1.200[1] | |
3 | 2012 | 1.500 | Brezhoneg ha plijadur!
(Bretoieraz eta atseginez).[2] |
4 | 2014 | ||
5 | 2016 | 1.700 | Brezhoneg ha Plijadur!
(Bretoiera eta plazera!)[3] |
6 | 2018 | 1.800[4] | |
7 | 2020/21 | ||
8 | 2022 | 2.000 | Brezhoneg, yezh ofisiel!
(Bretoiera, hizkuntza ofiziala).[5] |
9 | 2024 | 2.222 | Treuzkas!
(Pasa ezazu!).[6] |
![]() |
Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |