Arancha del Sol | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Arancha del Sol |
Jaiotza | Madril, 1972ko maiatzaren 20a (52 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Finito de Córdoba (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista aurkezlea, modeloa eta aktorea |
María Arántzazu Maciñeiras de Lucas, ezagunagoa Arancha del Sol izenez (Cangas de Onís, Asturias, 1972ko maiatzaren 20a) asturiar modeloa, aktorea eta telebistako aurkezlea da.[1][2]
Humanitateak ikasi zituen Alcalá de Henareseko Unibertsitatean.
Miss Madrid hautatu zuten 1989an, eta modelo gisa hasi zen.[3] Telebistaren bidez izan zituen lehen harremanak ikuskizunen munduarekin, 1991n El precio justo lehiaketaren azafata-laguntzaile hasi zen, eta 1991-1992 denboraldian Telecinco kateak fitxatu zuen, Andoni Ferreñorekin batera Vivan los novios bikoteentzako lehiaketa aurkezteko.
Denbora-tarte horretan, aipatutako telebista-katearekin lotuta, hurrengo denboraldietan, Telecinco katearen lehen urteetako estiloko hainbat barietate eta lehiaketa aurkeztu zituen, hala nola Humor cinco estrellas (1992), VIP Noche (1992ko udazkena) edo La batalla de las estrellas (1993-1994), eta irratiaren aurpegi ezagunenetako bat bihurtu zen.
Aktore-ibilbidea Aquí, el que no corre... (1992) filmarekin hasi zuen. Ondoren Mariano Ozoresen Pelotazo Nazional (1993) egin zuen. Esencia de poder (2001) eta El pasado es mañana (2005) serieetan hartu zuen parte, biak Telecinco katekoak.
2010ean, Brujas antzerki-lanaren muntaketan hartu zuen parte, Santiago Moncadarena eta Manuel Galianaren zuzendaritzapean.
Zenbait urtez telebistan agertu gabe egon ondoren, 2024ko otsailean, Telecincoko Supervivientes 2024 telerrealitate saiorako lehiakide ofizial gia fitxatu zuten.[4][5]
Finito de Córdoba toreatzailearekin ezkondu zen 2001eko urriaren 20an,[6] Kordobako Santa Marina de Aguas Santas elizan. Biek alaba bat dute, Lucía, 2002an jaioa, eta seme bat, Juan Rodrigo, 2008an jaioa.[7]