Arbela | |||
Arroka metamorfikoa | |||
---|---|---|---|
Mineral garrantzitsuak | Kuartzo Moskovita Illita Biotita Klorita Hematite Pirita | ||
Dentsitatea | 2,7 [1] g/cm3 | ||
Maximoa | 2,8 [1] g/cm3 | ||
Minimoa | 2,61 [2] g/cm3 |
Arbela metamorfismo gradu baxuko harri metamorfiko bat da. Pikor tamaina txikia du eta jatorrian tupa edo errautsez osatutako materialen metamorfismoaz sortu da. Arroka foliatua, baina foliazio horrek ez du zertan hasierako sedimentazio estratifikazioarekin bat egin behar.
Mineral nagusiak kuartzo, moskovita eta illita dira eta, normalki, biotita, klorita, hematite eta pirita agertzen dira. Batzuetan apatito, grafito, kaolin, magnetita, turmalina, feldespatoak eta zirkoia azaltzen dira.
Arbela oso erabilia da eraikuntzan, batez ere teilaren ordezko gisa, izan ere urarentzako iragazkaitza izateaz gain, azal lauak elurra irrritatzea ahalbidetzen baitu. Horregatik oso ohikoa izaten da mendialdeko eraikinetako teilatuetan ikustea.
XVIII eta XIX mendeetan arbela ikasgelako arbela moduan erabiltzen zen, kleraz erraz idazten baita bertan.
Espainia da munduko ekoizle handiena, 2000 urteko datuek mundu osoko arbelaren %90a bertan ateratzen dela adierazten dute. XIX eta XX mendean Gales, Alemania eta Frantziak ekoizpen handia izan zuten baina hauek agortu eta espainiar arbelak hartu zuen ia merkatu osoa.
Espainiaren mendebaldean ateratzen da arbela, bereziki León, Ourense, Zamora eta Badajoz probintzietako harrobietan. Bierzo eskualdeko Cupa Pizarras enpresa munduko liderra izan da 2014 eta 2015 urteetan.