Aritz Borda

Aritz Borda
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAritz Borda Etxezarreta
JaiotzaLasarte-Oria1985eko urtarrilaren 3a (39 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Santo Tomas Lizeoa / 2002
Real Sociedad B2002 / 2007633
Real Sociedad2002 / 2004
Donostiako Zuzenbide Futbol Kirol Elkartea2003 / 2004
Real Unión2007 / 2008171
Bilbao Athletic2008 / 2010566
Club Deportivo Mirandés2010 / 2011321
Real Club Recreativo de Huelva2011 / 2012242
APOEL FC2012 / 2014352
Muangthong United F.C.2014 / 2015111
Deportivo Alavés2015 / 2016110
FC Rapid București2015 / 201570
Western Sydney Wanderers FC2016 / 2017201
Burgos CF2017 / 2019621
Real Unión2019 / 2021190
 
Posizio edo espezialitateaerdiko atzelaria
Lateralitateaeskuina
Altuera1,90 metro

Aritz Borda Etxezarreta (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1985eko urtarrilaren 3a - ), euskal herritar futbolari ohia da. Erdiko atzelari lanetan aritzen zen.

Aritz Borda Etxezarreta Lasarte-Orian jaio zen, Gipuzkoan, 1985eko urtarrilaren 3an. Santo Tomas Lizeoa izan zuen ikastetxe eta hantxe hasi zen futbolean, ikastolako ekipoan. 2002an hartu zuten Real Sociedadeko kanteran hartu zuten eta, 2004-2005 denboraldian, erdia garai hartan Txuri-urdinen 2. filiala zen Donostiako Zuzenbide Futbol Kirol Elkartean egin zuen eta denboraldiaren bukaera, berriz, Real Sociedad BSanse izenaz ezaguna— Espainiako futbol ligako bigarren B mailan. Sansen eman zituen 3 denboraldietan zehar, Manu García, Jagoba Beobide edo Dani Estrada bezalako jokalariekin batera aritzeko aukera izan zuen. 2007-2008 denboraldian, Real Unión taldeari zeditua izan zen eta ez zen ondo uztartu Iñaki Alonsoren plangintzan. Itzuli zenean, Real Sociedadek ez zion kontratoa berritu eta Bilbao Athletic-en izan zen hurrengo bi denboraldietan. 2010-2011n, berriz, Club Deportivo Mirandés taldera joan zen eta oso denboraldi ona izan zuen, Espainiako futbol ligako bigarren mailako ekipo batek baino gehiagok bere lanean erreparatu zutelarik[1]. Real Club Recreativo de Huelvak fitxatu zuen azkenean eta zen guztiz ondo egokitu[2]. APOEL FC izan zuen destino berria, Zipreko futbol ligan eta UEFAko Txapeldunen Liga borrokatzeko aukera izan zuen (Real Madrilek eliminatu zuen laurdenetan 2011-2012 denboraldian)[3]. UEFA Europa Leaguen aurrekoa ere egin zuen eta Neftchi Baku PFK ekipoak bota zuen kanpora 2012-2013n. 2014ko udan, taldea utzi eta Thailandiako Muangthong United F.C. ekipora joan zen[4]. Negurako itzuli zen Espainiara, ordea, eta partaidetza arrakastatsua izan zuen, denboraldi bukaerara arte Errumaniako futbol ligan FC Rapid Bucureştin jokatu zuelarik. Behin kontratua amaituta, 2015eko ekainean, Deportivo Alavések fitxatu zuen eta Espainiako futbol ligako bigarren mailara itzuli zen berriro[5]. Hori bai, denboraldi honetan igo ziren lehen mailara.2016ko ekainean, berriz, Deportivo Alavés utzi eta Western Sydney Wanderers F.C. izan zuen hurrengo helburu, Australian[6].

2024ko maiatzak 30ean eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League Europa League Superkopa Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Sanse
Euskal Herria
3. 2002/03 3 0 - - - - - - - - 3 0
Denera 3 0 - - - - - - - - 3 0
EHU
Euskal Herria
3. 2003/04 - - - - - - - - - - - -
Denera - - - - - - - - - - - -
Sanse
Euskal Herria
2.B 2004/05 5 0 - - - - - - - - 5 0
2.B 2005/06 29 0 - - - - - - - - 29 0
2.B 2006/07 26 3 - - - - - - - - 26 3
Denera 60 3 - - - - - - - - 60 3
Real Union
Euskal Herria
2.B 2007/08 17 1 3 0 - - - - - - 20 1
Denera 17 1 3 0 - - - - - - 20 1
Bilbao Athletic
Euskal Herria
2.B 2008/09 24 3 - - - - - - - - 24 3
2.B 2009/10 33 3 - - - - - - - - 33 3
Denera 57 6 - - - - - - - - 57 6
Mirandes
Espainia
2.B 2010/11 32 1 - - - - - - - - 32 1
Denera 32 1 - - - - - - - - 32 1
Recreativo
Espainia
2. 2011/12 24 2 1 0 - - - - - - 25 2
Denera 24 2 1 0 - - - - - - 25 2
Apoel
Zipre
1. 2012/13 24 2 1 0 - - 6 0 - - 31 2
1. 2013/14 11 0 3 0 0 0 5 0 0 0 19 0
Denera 35 2 4 0 0 0 11 0 0 0 50 2
Muangthong United
Thailandia
1. 2014 11 1 - - - - - - - - 11 1
Denera 11 1 - - - - - - - - 11 1
Rapid Bucureşti
Errumania
1. 2014/15 7 0 0 0 - - - - - - 7 0
Denera 7 0 0 0 - - - - - - 7 0
Alaves
Euskal Herria
2. 2015/16 10 0 1 0 - - - - - - 11 0
Denera 10 0 1 0 - - - - - - 11 0
Western Sydney
Australia
A 2016/17 14 1 1 0 5 0 - - - - 20 1
Denera 14 1 1 0 5 0 - - - - 20 1
Burgos
Espainia
2.B 2017/18 30 0 - - - - - - - - 30 0
2.B 2018/19 32 1 - - - - - - - - 32 1
Denera 62 1 - - - - - - - - 62 1
Real Union
Euskal Herria
2.B 2019/20 16 0 - - - - - - - - 16 0
2.B 2020/21 3 0 - - - - - - - - 3 0
Denera 19 0 - - - - - - - - 19 0
Ibilbide osoan 319 17 10 0 5 0 11 0 0 0 345 17

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]