Arturo Uslar Pietri (Caracas, 1906ko maiatzaren 16a - Caracas, 2001eko otsailaren 26a) venezuelar ekonomista, politikari eta idazlea izan zen.
Kargu politiko askoren ardura izan zituen; Lehendakaritzako idazkari eta Hezkuntzako, Finantzetako eta Kanpo Arazoetako ministro izan zen, besteak beste, baina bere idazlanengatik da, batez ere, ezaguna. Kontakizunak, eleberriak, antzerki-lanak eta saiakerak idatzi zituen. Bere lanetan Venezuelako nekazarien bizitza, Venezuelako historiako pasarteak eta pertsonaien bizitza eta gizarte-gaiak landu zituen, batez ere. Venezuelako idazle berrizaleenetakoa izan zen. 1963an Lehendakaritzarako hauteskundeetara aurkeztu zen, baina 1972an politika utzi eta kazetari-lanetan jarraitu zuen harrezkero.
Bere lan aipagarri batzuk El camino de El Dorado (1947), Chúo Gil y las tejedoras (1960), Las vacas gordas y las vacas flacas (1968) eta La vuelta al mundo en diez trancos (1971) dira.