Aspies For Freedom | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakundea eta ezberdinen eskubideen aldeko erakundea |
Herrialdea | internationality (en) |
Historia | |
Sorrera | 2004 |
webgune ofiziala |
Aspies For Freedom (AFF) 2004an sortutako erakunde britainiarra da, pertsona autisten eskubideen aldeko mugimendua sentsibilizatzea helburu duena. Publikoari ezagutarazten dio autismoaren espektroan egoteak abantailak ere badituela eta ez desabantailak bakarrik[1]. Horretarako, urtero Autisten Harrotasunaren Eguna antolatzen du[2]. AFFk komunitate autistari laguntza ematen dio, ez du autismoa gaixotasuntzat hartzen eta sendatzeko saiakeren aurka dago[3].
2004an Amy eta Gwen Nelsonek sortua, AFFk New Scientist moduko aldizkarietako argitalpenei esker ospea lortu zuen[4]. 2007ko abuztuan, The Guardian egunkariak kalkulatu zuen 20.000 lagun zegoela erakundean[3].
Gwen Nelsonek, Aspies For Freedomen sortzaileak, Autism Speaks erakundearen parodiak egin ditu Interneten, kontrako iritziak isilarazten ari direla esanez[5]. 2004an, AFFk Nazio Batuen Erakundeari eskaera egin zion pertsona autistak gutxiengo talde gisa aitortzeko[6]. Adierazpena Declaration of the autism community izenean kaleratu zen. Artikulu honek Nazio Batuen Erakundearen aitorpen ofiziala eskatzeko arrazoiak eta hori lortzeko egin beharreko lana azaldu zuen[7].
The Guardian egunkariak AFF pertsona autisten enplegurako laguntza baliabide gisa aipatu zuen[8].
Gwen Nelsonek eta Aspies For Freedomek autismoa detektatzeko jaio aurreko proba genetikoen aurka hitz egin dute, autismoa desberdintasun gisa irudikatuz eta ez gaixotasun gisa[3][9].