Athletic (emakumezkoen taldea)

Athletic Club
Ezizena(k)lehoi emeak, zuri-gorriak
Sorrera2002 (22 urte)
Futbol zelaiaLezamako kirol-instalakuntzak
edukiera: 2.500 lagun
inaugurazioa: 1971
PresidenteaEuskal Herria Jon Uriarte
EntrenatzaileaEspainia David Aznar
LigaLehen maila
2023-245.a
Webguneawww.athletic-club.net
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Athleticeko jokalariak laugarren Superliga garaipena ospatzen San Mamesen.
2019-2020 denboraldiko euskal derbia Anoeta estadioan.

Athletic Bilboko (Bizkaia) emakumezko futbol taldea da. 2002an sortua, beti jokatu du Espainiako lehen mailan, eta bost aldiz irabazi du liga hori.

1970 eta 1980ko hamarkadetan Bizkaiko emakumezkoen futbola taldeak sortzen hasi ziren. 2000. urtean, Leioa EFT sortu zen Sondika KE taldean aritutako jokalariekin. Leioa EFT mailak igoz joan zen Superligara iritsi arte. 2002an Athletic Clubeko presidentea zen Javier Uriak ituna sinatu zuen orduko Leioa EFT Athletic Clubeko emakumezko taldea izateko. Athletic Club Femenino B taldea ere sortu zen 2002an.

Taldeak 2001-02 denboraldian Superligara igotzea lortu zuen. 2002/2003 denboraldian Athletic Superligako euskal herritar talde bakarra izan zen, baina bere estreinaldia ohorezko mailan ezin hobea izan zen, txapeldun izatea lortu zuen eta. Apirilaren 27an lortu zuen txapelketa, Sevillako Hispalis gaindituz San Mames bete batean. “Lehoi emeek” hurrengo bi denboraldietan ere titulua lortu zuten, 2004-05 denboraldian partida bat ere galdu barik. Denboraldi hartako titulua jokalariek Bilboko kaleetan zehar ospatu zuten, milaka eta milaka zaleen artean.

2005-06 denboraldia hasi baino lehen, Iñigo Juaristik (hiru tituluak lortu zituen entrenatzailea) eta zenbait jokalarik taldea utzi zuten zuzendaritzarekiko desadostasunak zirela eta. Ondorioz Athleticek ezin izan zuen aurreko denboraldietako arrakasta errepikatu. 2006-07 denboraldian Juaristi itzuli zen taldera eta titulua berreskuratu zuten "lehoi emeek".

Superliga irabazteak Europako Txapeldunen Liga jokatzeko aukera eman zion taldeari, bigarren faseraino heltzea arrakasta handiena izanez. Futboleko Espainiako Erregina Kopako finala bi aldiz jokatu du baina bietan galtzaile atera da, 2012an Espanyolen aurka luzapenean eta 2014an Bartzelonaren aurka penalti jaurtiketatan.

Hurrengo denboraldietan bigarren edo hirugarren egin du beti eta 2015-16 denboraldian bosgarren aldiz lortu zuen liga irabaztea. 2016-17an apalago ibili zen eta bosgarren egin zuen. 2017-18 denboraldian hirugarrena izan zen, Atletico Madril eta Bartzelonarengadik nahiko urruti. Erreginaren Kopako finalerdietara iritsi zen baina Bartzelonak penaltietan kanporatu zuen.

2018-19 denboraldian ere aurreneko bi postuetatik urruti dabil. Errege Kopako final laurdenetan ikusle kopuru izugarria bildu zen San Mamesen, 48.121 ikusle. Europan emakumezkoen futbol partida batek izan duen kopuru handiena da eta mundu mailako bigarrena. Atlético Madrilek 0-2 irabazi zuen partida.[1]

2013/2014 denboraldiko jokalariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zbk. Postua Jokalaria
1 Euskal Herria ATE Ainhoa Tirapu
2 Euskal Herria ATZ Eztizen Merino
3 Euskal Herria ATZ Joana Arranz
4 Euskal Herria ATZ Irene Paredes
6 Euskal Herria ERD Joana Flaviano
7 Euskal Herria AUR Nekane Díez
8 Euskal Herria ERD Arrate Orueta
9 Euskal Herria AUR Irune Murua
10 Euskal Herria ATZ Iraia Iturregi
11 Euskal Herria ERD Silvia Ruiz
12 Euskal Herria AUR Manuela Lareo
Zbk. Postua Jokalaria
14 Euskal Herria ERD Eunate Arraiza
15 Euskal Herria ERD Alazne Gómez
16 Euskal Herria ERD Amaia Olabarrieta
17 Euskal Herria ERD Elixabet Ibarra
18 Euskal Herria ATZ Leire Landa
19 Euskal Herria AUR Erika Vázquez
20 Euskal Herria ATZ Saioa González
21 Euskal Herria ATZ Vanesa Gimbert
23 Euskal Herria ATZ Patricia de la Sota
25 Euskal Herria ATE Jone Guarrotxena
28 Euskal Herria ATE Ane Otxoa de Zuazola

2014/2015 denboraldiko jokalariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zbk. Postua Jokalaria
1 Euskal Herria ATE Ainhoa Tirapu
2 Euskal Herria ATZ Eztizen Merino
3 Euskal Herria ATZ Joana Arranz
4 Euskal Herria ATZ Irene Paredes
5 Euskal Herria ERD Maite Lizaso
6 Euskal Herria ERD Alazne Gomez
7 Euskal Herria AUR Nekane Diez
8 Euskal Herria ERD Arrate Orueta
9 Euskal Herria AUR Irune Murua
10 Euskal Herria ATZ Iraia Iturregi
11 Euskal Herria ERD Arene Altonaga
Zbk. Postua Jokalaria
12 Euskal Herria AUR Yulema Corres
13 Euskal Herria ATE Ane Otxoa de Zuazola
14 Euskal Herria ERD Eunate Arraiza
16 Euskal Herria ERD Amaia Olabarrieta
17 Euskal Herria ERD Elisabeth Ibarra
18 Euskal Herria ERD Izaskun Leoz
19 Euskal Herria AUR Erika Vazquez
20 Euskal Herria ATZ Saioa Gonzalez
21 Euskal Herria ATZ Vanesa Gimbert
22 Euskal Herria ATE Jone Guarrotxena
27 Euskal Herria ERD Ainhoa Alvarez
29 Euskal Herria AUR Jone Bilbao

2016/2017 denboraldiko jokalariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zbk. Postua Jokalaria
1 Euskal Herria ATE Ainhoa Tirapu
2 Euskal Herria AUR Estibaliz Bajo
3 Euskal Herria ATZ Ainhoa Vicente Moraza
4 Euskal Herria ATZ Garazi Murua
5 Euskal Herria ERD Maite Lizaso
6 Euskal Herria ERD Alazne Gómez
7 Euskal Herria AUR Nekane Díez
8 Euskal Herria ERD Joana Flaviano
9 Euskal Herria AUR Irune Murua
10 Euskal Herria ATZ Iraia Iturregi
11 Euskal Herria AUR Yulema Corres
Zbk. Postua Jokalaria
12 Euskal Herria ERD Jone Ibañez
13 Euskal Herria ATE Jone Guarrotxena
14 Euskal Herria ERD Eunate Arraiza
15 Euskal Herria AUR Lucía García
16 Euskal Herria ERD Maite Oroz
17 Euskal Herria ERD Elixabet Ibarra
18 Euskal Herria ERD Ainhoa Álvarez
19 Euskal Herria AUR Erika Vázquez
20 Euskal Herria ATZ Estibaliz Aizpurua
21 Euskal Herria ATZ Vanesa Gimbert
22 Euskal Herria ATE Andere Legina


  • Denboraldiak Lehen mailan: 22 (guztiak, 2023-24an)
  • Lehen mailako emaitzarik onena (etxean): Athletic 11 - Pozuelo 0 (2008-09)
  • Lehen mailako emaitzarik onena (kanpoan): Colegio Alemán 2 - Athletic 8 (2008-09)
  • Lehen mailako emaitzarik txarrena: Athletic 1 - Espanyol 4 (2005-06)
  • Ligako posturik onena: 1.a
  • Ligako posturik txarrena: 11.a
Denboraldia Superliga Erreginaren Kopa Txapeldunen
Liga
Maila Pos. J I B G GA GK Puntuak
2002-03 Superliga 1.a 22 17 4 1 90 16 55 1/4
2003-04 Superliga 1.a 26 19 3 4 80 29 60 1/2 1. erronda
2004-05 Superliga 1.a 26 20 6 0 77 15 66 1/4 1. erronda
2005-06 Superliga 5.a 24 13 2 9 52 46 41 1/4 1. erronda
2006-07 Superliga 1.a 26 20 4 2 82 27 64 1/4
2007-08 Superliga 3.a 26 17 2 7 72 31 53 1/4 1. erronda
2008-09 Superliga 3.a 30 21 2 7 100 43 65 1/4
2009-10 Superliga 3.a 14 9 2 3 30 22 29 1/4
2010-11 Superliga 3.a 14 9 1 4 32 15 28 1/4
2011-12 1. maila 2.a 34 29 4 1 118 25 91 Txapeldunorde
2012-13 1. maila 2.a 30 23 5 2 84 24 74 1/4
2013-14 1. maila 2.a 30 22 3 5 79 22 69 Txapeldunorde
2014-15 1. maila 3.a 30 19 8 3 73 24 65 1/4
2015-16 1. maila 1.a 30 25 3 2 75 15 78 1/4
2016-17 1. maila 5.a 30 16 5 9 64 44 53 1/4
2017-18 1. maila 3.a 30 18 2 10 51 41 56 1/2
2018-19 1. maila 5.a 30 14 8 8 48 33 50 1/4
2019-20¹ 1. maila 5.a 21 10 5 6 30 23 35
2020-21 1. maila 11.a 34 11 7 16 43 60 40
2021-22 1. maila 7.a 30 14 5 11 45 47 47
2022-23 1. maila 10.a 30 10 5 15 34 44 35
2023-24 1. maila 5.a 30 17 2 11 38 37 53
Legenda
Txapeldun
Txapeldunorde

Europako txapelketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UEFA Emakumezkoen Txapeldunen Liga soilik jokatzen da.

Urtea Irabazi Berdindu Galdu Fasea
2003-04 2 0 1 ligaxka fasea
2004-05 2 1 0 sailkapen fasea
1 1 1 ligaxka fasea
2005-06 2 1 0 sailkapen fasea
2007-08 2 0 1 sailkapen fasea
2016-17 1 0 1 final 1/32

Emakumezkoen B taldea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Athletic Club B izenarekin jokatzen du eta Bigarren mailan ari da.

Azken denboraldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea # Maila Emaitza
2003-04 2 2. maila 7.a
2004-05 2 2. maila 7.a
2005-06 2 2. maila 3.a
2006-07 2 2. maila 3.a
2007-08 2 2. maila 3.a
2008-09 2 2. maila 2.a
2009-10 2 2. maila 1.a
2010-11 2 2. maila 2.a
2011-12 2 2. maila 1.a
2012-13 2 2. maila 5.a
2013-14 2 2. maila 1.a
2014-15 2 2. maila 2.a
2015-16 2 2. maila 3.a
2016-17 2 2. maila 1.a
2017-18 2 2. maila 2.a
2018-19 2 2. maila 4.a
2019-20 2 2. maila 1.a
2020-21 2 2. maila 7.a
2021-22 2 2. maila 10.a
2022-23 2 Lehen Federazioa 11.a
2023-24 2 Lehen Federazioa 13.a (jaitsi)
2024-25 3 Bigarren Federazioa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]