Atlantic City 1980ko Louis Malle frantziar zinema zuzendariaren zinema beltzeko drama filma bat da. Burt Lancaster, Susan Sarandon, Kate Reid, Robert Joy, Hollis McLaren, Michel Piccoli eta Al Waxman aktoreek antzeztu zuten.
1980ko Veneziako Zinemaldian Urrezko Lehoia irabazi zuen. Filma honek bost Oscar Sarietarako izendapenak jaso zitueen, nahiz eta bat bera ere irabazi ez izan.
Lou (Burt Lancaster) handi-mandi ametsak dituen erdipurdiko adineko gangsterra da. Jokoaren hiriburua den Atlantic City hirian Sally (Susan Sarandon) ezagutuko du, kasino batean croupier lanbidea ikasten ari den neska gaztea. Sallyren senarra den Davek (Robert Joy) mafiari lapurtu berri dion drogarekin agertu eta Louri saldu dezan emango dio. Baina Louk salmentaren dirua eman ahal izan aurretik Dave erail egingo dute. Geroago, drogaren jabeak izan ziren guztiak aurkeztu eta Louk droga itzuli ezean Sally ere hilko dutelako mehatxua egingo dute.