Djabugay herriaren Damarri kondairazko izakia mendilerroan bilakatua,bere bizkarraren gainean datzala dirudi, zeruari begira, Barron Gorge Parke Nazionala, Australiako ipar-ekialdeko baso tropikal pasaian.
Ostadar sugea Australiako talde aborigen ezberdinen artean zabaldurik dagoen jainko sortzailea da. Aborigen talde askotan artelan eta lan-erlijiosoetan motibo ohikoa da.[2][3][4]
Mitoaren kontalarien aurrekariek jasandako esperientzietan oinarritutako istorioak izan ohi dira, non pertsonaia exotiko (gehienetan ingelesa) batekin topatu ostean, honek kolonialismoa ekartzen duen. Kolonialismo hori opari edo kalte handi moduan bizitzen dute.[5][6]
Wangarr kontzeptu konplexua da, itzulpen ezberdinetan "espiritu gizon/emakume", "aitzindari", "totem" eta hauen konbinazio ezberdinak biltzen dituen izaki bezala deskribatu da. Yolngu jendearen ustez Wangarrek haien zeremonia berak ospatzeaz, ehizatzeaz eta janaria biltzeaz gain, landare eta ezaugarri geografiko ezberdinak (ibaiak, harriak, irlak etb.) sortzeko gai ziren.[7][8]
Bestalde, sorturiko landare zein animalia espezieak Wangarren esentziarekin bat egiten zuten, hauek izendatuz, haien ezaugarriak barneratuz eta klanen totemak bilakatuz. Totem hauek klanari bere hizkuntza, lege, margolan, abesti eta jatorri istorioa ematen zien Wangarra islatzen zuten objektu sakratu eta diseinuak.[9][10][11][12]
Wawalag, Wauwaluk Wawilak Waggilak, Wagilag, edo Wawalik, ahizpak antzinako jainkosa sortzaileak dira, Australiako Ipar LurraldekoArnhem lurraldekoaborigenen artean zabalduriko erritual sakratuen parte dira.[13][14][15][16] Ahizpen istorioa Ametsaldian gertatzen da, aborigenen sinesmeneko denboraldia non jainko sortzaileek lurraldeak eta hauen sistema sozio-linguistikoak eratu zituzten.[17]Klan ezberdinen arteko desberdintasunak eratu zituzten arren, haien istorioekin erlazionaturiko ekitaldiek bateratasun kulturala eragin dute.[18][19][20]