Ava DuVernay | |
---|---|
(2015) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Long Beach, 1972ko abuztuaren 24a (52 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea eta telebista-ekoizlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Alpha Kappa Alpha |
avaduvernay.com | |
|
Ava Marie DuVernay (Los Angeles, Kalifornia, 1972ko abuztuaren 24a) zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore estatubatuarra da. 2012an, Zuzendari Onenaren Saria irabazi zuen Sundance Zinemaldian, Middle of Nowhere bere bigarren filmarekin. Sari hori lortu zuen lehen emakume afroamerikarra izan zen.[1][2][3][4][5][6] Selma filmarekin, film onenaren Oscar sarirako izendatu zuten lehen zinema-zuzendari afroamerikarra ere bihurtu zen.
Goi-mailako ikasketak egiten ari zela, DuVernay albistegien ekoizpenean interesatu zen. Bekaduna izan zen CBS News-en, eta arratsaldeko albistegi nazionaletan lan egin zuen Connie Chung eta Dan Ratherrekin, O.J. Simpsonen hilketagatiko epaiketetan. Kazetaritzatik desengainatuta, publizitatera igaro zen.[7][8]
Graduatu ondoren, publizista junior gisa lan egin zuen estudio txiki batean. DuVernay FOX, Savoy Pictures eta beste agentzia batzuetan aritu zen, eta 1999an bere agentzia sortu zuen: DuVernay Agentzia, gero DVA Media + Marketing izenez ezaguna. Publizitate eta harreman publikoen enpresak hainbat sari jaso ditu, eta 100 zinema- eta telebista-proiektu baino gehiagoren estrategian lan egin du, besteak beste, Steven Spielberg, Clint Eastwood, Michael Mann, Robert Rodríguez, Kevin Smith, Bill Condon, Raoul Peck eta Gurinder Chadha zuzendarientzat.
2008an, This the Life dokumentalarekin egin zuen debuta DuVernayk zinema-zuzendaritzan. Los Angeleseko Good Life Café-ren inguruko mugimendu artistikoari buruzko istorioa da. DuVernayk esan du film luze baterako dirua biltzen saiatzen ari zela eta, bitartean, "dokumentalak diru gutxiren truke egin nitzakeen zerbait ziren, eta orduan sentitu nuen dokumental gisa kontatzen nituen istorioetan egia aurkitzen nuen bitartean neure buruari filmatzen irakatsi ahal izango niola dokumentalen bidez".[9]
2011n estreinatu zen DuVernay-ren fikziozko lehen filma, I Will Follow, Salli Richardson-Whitfieldek interpretatutako drama. DuVernayren inspirazioa bere izeba Denise Sexton izan zen. "Filmeko pertsonaiak bezala, Duvernay eta izeba hondartzako etxe batera joan ziren Sextoni minbizia diagnostikatu ziotenean. DuVernayk bi urte eman zituen izeba zaintzen eta azken hilabeteak ahal bezain zoriontsuak egiten".[10] DuVernayk bere diruarekin amaitu zuen filma 15 egunetan: "50.000 dolarretik beherako kostua izan zuen, leku bakar batean filmatuz".[10] Roger Ebertek filma goraipatu zuen: "Lagun maite baten heriotzari aurre egiteari buruz ikusi dudan filmik onenetakoa da I Will Follow ".[11][12] I Will Follow hainbat zinema jaialdiren selekzio ofizialean izan zen: AFI Fest, Pan-African Film Festival, Urbanworld eta Chicago International Film Festival.
2011ko udan, Middle of Nowhere bigarren film luzea egiten hasi zen Duvernay. Filma AFRMk eta Participant Media produkzio-etxeak erosi zuten Sundance Zinemaldian, non U.S. Dramatic lehiaketan parte hartu baitzuen. Zuzendari Onenaren Saria irabazi zuen DuVernayk, eta hura irabazi zuen lehen emakume afroamerikarra izan zen.
ESPNk Venus Vs. filma produzitzeko eta zuzentzeko eskatu zion DuVernayri. Dokumental horretan kontatzen zen Venus Williamsek egin zuen borroka Nine for IX film-serieagatik jasotako ordainsariak berdintzeko. 2013ko uztailaren 2an aurkeztu zena.[13]
2016. urtean, esklabotzaren eta kartzelaratze masiboaren arteko loturari buruzko 13th dokumentala estreinatu zuen.[14]
DuVernayk Selma filma zuzendu eta ko-idatzi zuen. Martin Luther King Jr., Lyndon B. Johnson eta 1965eko Selmatik Montgomeryrako Martxari buruzko filma Plan B Entertainment-ek sortu zuen eta hogei milioi dolarreko aurrekontua du. Filma 2014ko abenduaren 25ean estreinatu zen.[15]
Eztabaida handia dago Selmari eta Lyndon B. Johnsonen ekintzak filmean aurkezteko moduari buruz.[16][17][18]
2014ko abenduan, Gay Talesek moderatutako galderen eta erantzunen topaketa batean, DuVernayk bere ikuspegia defendatu zuen: "Uste dut bakoitzak bere lentea erabiliz ikusten duela istorioa, eta ez nau gogaitzen inork ikusi nahi duena ikusi nahi izateak. Hauxe da ikusten dudana. Hauxe da ikusten duguna. Eta horrek baliozkoa izan beharko luke. Ez dut istorioa eztabaidatuko; ahalko nuke, baina ez dut eztabaidatuko".[19] DuVernayk filmerako, Paul Webb gidoilariaren gidoi originalaren zatirik handiena berridatzi zuen.[20][21] "Nik ez nuen gizon zuri salbatzaileari buruzko film bat egin nahi. Selmako jendeari buruzko film bat egin nahi nuen."[22] Historialarien kritikei eta historia arduragabe berridaztea leporatu zioten hedabideei erantzunez, DuVernayk adierazi zuen filma ez dela dokumentala. "Ni ez naiz historialaria. Istorio-kontalaria naiz".[23]
Filma Film Onenaren eta Abesti Onenaren sarirako izendatu zuten, baina ez Zuzendari Onenaren sarirako, 2014ko Oscar sarietan. Jatorrizko Abesti Onenaren Saria Selma-ko Gloria-rentzat izan zen.[24][25] DuVernayk adierazi zuen ez zuela hautagai izateko esperantzarik, eta, beraz, ez zegoela minduta, ezta David Oyelowo aktorea izendatu ez zutelako ere. Sarien arraza-aniztasunari dagokionez, esan zuen Akademiako Sarietan pertsona beltzentzako oztopoak sistemikoak zirela.[26]
DuVernayk Scandal telesailaren 3.08 atala zuzendu zuen: "Vermont is for Lovers, Too".
2015. urtean, DuVernayk Queen Sugar telesail dramatikoa sortu zuen eta ekoizle exekutiboa izan zen Oprah Winfrey-rekin batera.[27][28] DuVernay CBS-ko For Justice drama pilotuaren ekoizle exekutiboa eta zuzendaria ere bada.[29]
2017ko uztailaren 6an, Netflixek When They See Us, lau atalez osatutako telesaila emango zuela iragarri zuen. DuVernayk sortu zuen, ekoizle exekutibo, gidoilari eta zuzendari gisa. Beste ekoizle exekutibo batzuk, Jeff Skoll, Jonathan King, Oprah Winfrey, Jane Rosenthal eta Berry Welsh izan ziren. Telesaila Netflixen estreinatu zen 2019ko maiatzaren 31n. Estreinatu zenean, minisailak gorespena jaso zuen mundu osoan.[30][31][32][33][34][35][36][37][38]
2019ko ekainaren 25ean, Netflixek jakinarazi zuen minisaila 23 milioi ikuslek baino gehiagok ikusi zutela estreinatu zen lehen hilabetean.[39] Emmy sarietarako 16 izendapen jaso zituen.
Urtea | Izenburua | Zuzendaria | Gidoilaria | Ekoizlea | Erreferentzia |
---|---|---|---|---|---|
2010 | I Will Follow | Bai | Bai | Bai | [41] |
2012 | Middle of Nowhere | Bai | Bai | Bai | [42] |
2014 | Selma | Bai | Ez | Ez | |
2018 | A Wrinkle in Time | Bai | Ez | Ez | [43] |
Caste | Bai | Bai | Bai | [44] |
Urtea | Izenburua | Oharrak |
---|---|---|
2007 | Compton in C Minor | Laburra |
2008 | This is the Life | |
2016 | August 28: A Day in the Life of a People | Laburra |
13th |
Urtea | Izenburua | Oharrak |
---|---|---|
2013 | Scandal | "Vermont is for Lovers, Too" atala |
2015 | For Justice | pilotua |
2016–2022 | Queen Sugar | Gidoilaria (4 atal), Zuzendaria (2 atal) |
2019 | When They See Us | Zuzendaria (4 atal) |
The Red Line | ||
2020–egun | Cherish the Day | |
2021 | Colin in Black & White | "Cornrows" atala |
Home Sweet Home | ||
2022 | Naomi | |
DMZ | "Good Luck" atala |
Urtea | Izenburua |
---|---|
2010 | TV One Night Only: Live from the Essence Music Festival |
My Mic Sounds Nice: A Truth About Women and Hip Hop | |
Essence Presents: Faith Through the Storm | |
2013 | Venus Vs. |
HelloBeautiful Interludes Live: John Legend |