Avermectina | |
---|---|
Mota | gai kimiko |
Identifikatzaileak | |
Gmelin | 50344 |
Avermectina konposatu organiko makrozikliko naturala da, lurzoruan bizi den Streptomyces avermitilis actinobacteriak ekoitzitakoa, akaroen, intsektuen eta helmintoen kontrako propietateak dituena.[1][2] Zortzi avermectina mota isolatu dira, lau konposatu homologo pare zehazki, osagai nagusi bat («a») eta osagai minoritario bat («b») 80:20 eta 90:10 bitarteko proportzioan dituztenak.[2] Bizkarroiek eragindako gaitzak tratatzeko hainbat botika sortu dira avermectinan oinarriturik, hala nola, ivermectina, selamectina, doramectina, eprinomectina, moxidectina eta abamectina.
Avermectina aurkitzeagatik jaso zuten 2015eko Medikuntzako Nobel saria William C. Campbellek eta Satoshi Ōmurak, "haren deribatuek goitik behera gutxitu baitzuten onkozerkosiaren eta elefantiasiaren intzidentzia, parasitoek eragindako beste gaixotasun askori aurre egiteko eraginkortasuna izateaz gain".[3][4]